Arrainari lotutako jarduerak dakarrez Bilboko Konparsetakoek

Bizkaie! 2017-08-08 13:14

Aste Nagusiko Arrain Fish Festival eta Euskal Txiki Master aurkeztu ditue gaur goizean.

Argazkia: Bilboko Konpartsak | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Konparsek, Makilaren Kofradiak eta hainbat sukaldarik Erriberako merkaduan aurkeztu dabe Arrain Fish Festival (BKAFF), Euskal Txiki Masterragaz batera.

Konparsetakoek beste behin be kale-hartze eta parte-hartze herritarra bultzatu nahi dabe jarduera honeekaz. Izena emoten animauko diran partaideek gure kulturan oinarrizko diran itsasoko produktuak prestau beharko ditue Arenaleko jai-esparruan, eguaztenetik zapatura bitartean, eguerdi aldera.

Konparsek bestalde, Aurtengo IV. Koilara handia saria Erriberako merkaduari emon deutsie, eta haren izenean, Ascension Andresek, merkaduko merkatarien alkarteko lehendakariordeak, eta Yolanda Diezek, udal osasun eta konsumo saileko zinegotziak jaso dabe.

Antolatzaileek dinoenez, BKAFF Munduan slow food filosofiaren pean eta kalean egiten dan lehiaketa bakarra da. Lau egunetan zehar arrain honeek prestau beharko ditue: txipiroiak bere saltsan, marmitakoa eta makailaoa bizkaitar erara zein pil-pil saltsan.

Aurten BKAFFaren laugarren edizinoa izango da, eta horren barruan Euskal Txiki Master nabarmendu nahi izan dabe konparsetakoek. Umeentzako jarduerea da honakoa eta bertan elikagai honeek kozinau beharko ditue: astelehenean, gulea eta otarrainxka ensaladea; eguaztenean, pintxoak Ibarrako piper, antxoa eta Euskolabel arrautzakaz; eta barikuan, kokotxak.

Egun honetan, lehenengo aldiz, umeentzako saio didaktiko bat atonduko dabe. Bertan, antxoak gatzetan zelan egin ikasiko dabe. 

Azken buruan Bilboko Konparsek azpimarratu nahi izan dabe Arenala parte-hartzailez beteteak dauen garrantzia; aukera ezin hobea da Aste Nagusian protagonista izateko, modu aktiboan parte hartzeko eta itzel gozetako. Era berean, adierazo dabe aurten marka guztiak urratzea espero dabela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa