Emakundek sexismorik bako musikea proponidu dau jaigiroan entzuteko

Bizkaie! 2017-08-08 10:14   Musikea

Erakundeak 200 kantuz osotutako zerrendea aurkeztu dau Beldur Barik programearen barruan.

Jaigiroan entzuten diran abestien mezuak askotan matxistak izaten dira. Horri aurre egiteko, musika eredu barriak ikusgarri egiteko eta emakumeek musikan daben tokia aldarrikatzeko helburuagaz, Emakundek abesti ez sexisten zerrendea osotu dau Euskal Herriko txosna, kontzertu eta tabernetan zabaldu ahal izateko.

Abestien mezuei erreparau deutso erakundeak eta ez estiloei, izan be, Emakundek argi laga nahi izan dau, reggaetoia, cumbia, rap… estiloak ez dirala matxistak, musika doinu horreen bidez askotan zabaltzen dan mezua baino. Horregaitik, aurreretxiak apurtu nahi ditu Emakundek eta Spotifyn sortu dau zerrendea, herritar guztien eskura.

Beldur Barik Playlist-ean Esne Beltzaren Quién manda aquí?, Amparanoiaren You know what I mean, Berri Txarraken Lotsarik gabe, Beyonceren Run the world, La Basuren Quiero ser libre eta Tremenda Jauriaren Tú no eres mi papi abesti ezagunak entzun daitekez, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa