Guggenheimek bere historiako bisitari-kopururik handiena izan dau

Bizkaie! 2017-08-07 09:47   Kulturea

Bagilean eta garagarrilean, 253.298 personak bisitau dabe Bilboko museoa, joan dan urtean, sasoi berean baino % 5, 7 gehiago.

Guggenheimek marka guztiak hausi dituala iragarri dabe Museoko arduradunek. Joan dan hile bietan sekula baino bisitari-kopuru handiena izan dau: 253.298 persona, hain zuzen be; emoitza hori joan dan urtean sasoi berean izandakoa baino % 5,7 handiagoa da.

Museoko arduradunek bagileko zenbakiak nabarmendu nahi izan ditue; hile horretan Museoak 105.517 bisitari hartu zituan, 2016an baino % 8 gehiago. Garagarrilari jagokonez, 147.781 persona hurreratu ziran Museora, igaz baino % 4,3 gehiago.

Bisitarien jatorri geografikoari erreparauta, Museora azken hile bietan etorritakoen % 73 atzerritarrak izan dira, frantsesak batez be. Erresuma Batua, Alemania, AEB, Kanada, Latinoamerika, Herbehereak, Irlanda, Txina eta Errusiatik be etorri dira Museoa ikustera.

2017ko garagarrilaren 31ra arte, Museoak 640.204 bisitari izan ditu, 2016an data horretan izandako kopurua baino % 4 gehiago.

Bilboko Museoko arduradunek nabarmendu nahi izan dabenez, uda honetarako Guggenheim Museoaren alderdi erakargarrienetako bat arte-programazinoaz gozetako aukerea da. Honako erakusketa honeek dagoz ikusgai: Bill Viola: atzera begirakoa; Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak; Georg Baselitz. Heroiak; Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, eta Ken Jacobs-en Gonbidatuak film esperimentala.

Era berean, data horreetan, EAEko eskoletako ikasleek egindako artelanez osotutako Artea ikasbide erakusketea be ikusteko aukerea dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa