Ignacio Ipiñaren erakusketea ikusgai egongo da Gautegiz Arteagan

Bizkaie! 2017-08-04 12:21   Kulturea

Abuztuaren 11n jarriko ditue Bilboko artistearen 26 oleo udaletxean.

Ignacio Ipiñaren koadroetako bat - Izaro irla | Ikusi handiago | Argazki originala

Ignacio Ipiñak Bilboko meatzaritzearen errealidadea irudikatu eban bere artelanetan. Horrezaz gan, Urdaibai be bere koadro askotan agertzen da. Bertako baserriak, antxinako ontziolak edota paisaje naturalak, besteak beste, dagoz obra horreetan.

Geure kulturearen aldeko sensibilidadea Ipiñaren moduko maisuen lan artistikoa ezagutzea be bada. Bere koadroek geure paisajearen aztarna emozionala osotuten dabe eta horretan Urdaibai kontuan izan eban, nabarmendu nahi izan dau Gautegiz Arteagako alkateak, Juan Felix Naberanek.  

Udaletxean jarriko ditue Ipiñaren 26 oleoak, danak 50, 70, 80 eta 90. hamarkadetan sortuak. Erakusketea, datorren abuztuaren 11n, barikuan, zabalduko dabe 19:00etan eta 12an eta 13an egun osoan ikusi ahal izango da. Hilaren 14tik irailaren 30era, aldiz, 10:00etatik 14:00etara bisitau ahal izango da.

Ipiña Bilbon jaio zan 1932an eta 14 urtegaz oleoagaz hasi zan lanean. Artista bizkaitarra bere sasoiko paisajeetan, gizartearen aztarnak bilatzen ibili zan. Bere lana argi eta itzalen jokoakaitik da ezaguna batez be, kontrasteakaitik. Oso gitxitan sartu zituan personak bere koadroetan, baina argia eta itzalakaz paisajea gizakia bihurtzen eban.

Ipiñak holan zehaztu eban bere estiloa: Ez da erraza nire estilo piktorikoa definidutea. Naturea izan da nire irakaslea, beragaz bat eginez. Paisaje-margolaria naz, figuratiboa. Muralismora joten dot eta baita angelu handiko ikuspegira be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa