Mars Red Sky, Adrift eta Rise To Fall, Sopelako Inkestas Rock jaialdiko kartelburu

Bizkaie! 2017-08-04 09:14   Musikea

Irailaren 30ean egingo da rock festibala eta kontzertuak dobakoak izango dira.

Sopela Kosta Fest jaialdiaren laugarren edizinoak herriko bazterrak astinduko ditu irailaren 21etik 24ra, baina gehiagorako gogoz geratu danarentzat beste proposamen bat dakarre sopeloztarrek. Irailaren 30erako Inkestas Rock jaialdia antolatu dabe. Bederatzi taldek joko dabe, bertokoak eta kanpokoak.

Hiru kartelburu izango ditu Inkestas Rockek. Batetik, Frantziatik, Bordele uritik etorriko da Mars Red Sky eta, bestetik, Madrilgoa da Adrift. Talde nagusien hirukotea hemengo batek, Rise To Fall bilbotarrak osotuko dau. Egitarauko ganerako taldeak honeek dira: Late To Scream, Knives, Wreck Totem, Conteiner, Song of Anhubis eta Baltzak.

Sopelako Udaletxearen plazan ipiniko dabe eszenatokia eta kontzertuak doban izango dira.

Barracks Promotion eta Dark Matter Booking enpresek eta Sopelako Udalak antolatu dabe Inkestas Rocken aurtengo edizinoa. Euren esanetan, Sopelako eta Uribe Kostako gazteei rock erako musikea eskaintzeko asmoz antolatu dabe jaialdia. Ganera, inguruko taldeei euren burua ezagutzera emoteko aukerea dala dinoe. Urteak pasau ahala gero eta finkatuago dagoan hitzordua da Inkestas Rock eta gero eta indartsuago dago, azpimarratu dabenez.

2017/09/30 .

Sopelako Udaletxearen plazan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu