Barandiaran Bekarako deialdia zabaldu dabe

Bizkaie! 2017-08-03 10:50   Kulturea

Arkeologiaren alorreko ikerlana bultzatuko dabe edizino honetan eta urriaren 31ra arteko epea dago proposamenak aurkezteko.

Jose Miguel Barandiaran | Ikusi handiago | Argazki originala

Jose Miguel de Barandiaran Fundazinoak bere ohiko beka deialdiaren 2017ko edizinoa martxan ipini dau. Ataungo ikerlari handiaren jarduerearen parte garrantzitsua izan zan arkeologia eta, hortaz, aurten alor horretara bideratuko dabe 10.000 euroko diru-laguntzinoa.

Euskal Herriko kobazulo eta aztarnategietako indusketa arkeologikoetan Jose Miguel Barandiaranek (Ataun 1889-1991) itxitako arrastoa sakona da. Azterlan ugari egiteaz gan, aitzindari izan zan zeregin horretan. Barandiaranek abian ipinitako ikerketa lanak gaur egun zertan diran eta ze ondorio emon daben jakitea da fundazinoaren helburua.

Barandiaranen lanaren azterketa kritikoa egitea izango da bekadunaren zeregina, fundazinoak oraindino argitaratu barik dituan datuak gizarteratzeko eta gaur egungo arkeologoen esku ixteko.

Beka deialdian parte hartu nahi dabenek urriaren 31ra arteko epea daukie euren lanaren barri emoteko. Fundazinoak abenduaren 15ean jakin eragingo dau bere erabagia. Epaimahaiak saria emon barik itxi leike. Behin irabazlea aukeratuta, honek urtebete izango dau bere proiektua garatu eta aurkezteko. Oinarriak hemen.

Igazko deialdiko bekea Josu Ozaiza Azpirozi eta Edurne Urrestarazuri emon eutsien, Ardoaren sare-e(t)nologia Arabar Errioxan: Materialtasuna, agentzia eta ondarea proiektua garatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa