Bisita librea izango da Punta Begoña galerietan, abuztuan

Bizkaie! 2017-08-03 10:44   Kulturea

Hil honetan ez da izena emon behar izango gune hau bisitetako eta martitzenetik domekara ikusi ahal izango da.

Argazkia: Getxoko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Abuztuan zehar ez da erreserbarik egin beharko Getxoko Punta Begoña galeriak ikusi ahal izateko. Gune honen berreskuratzeko lanak hasi ziranetik lehenengo aldiz bisitetako ordutegia 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara izango da, martitzenetik domekara. Hilebete honetan, beraz, ez da ibilbide gidaturik egongo, bisita libreak baino ez.

Formatu barri honi esker, aurrez ezarritako talderik barik eta izena emon beharrik barik, galeriak bisitetea errazagoa izango da gaur egungo ordutegiak ondo ez jatorken personentzat edo Punta Begoña euren kabuz ezagutu nahi dabenentzat. Aisialdiko alternatiba malguak nahi dituen eta gauzak planeau behar ez dituen turistentzat be aproposagoa izango da aldaketa hau.

Abuztuko bisitariek EHUko ikerketa-taldeek proiektu honetarako egindako lanak ikusi ahal izango ditue. Holan, galeriek erakusketa-osogai dinamikoak izango ditue, dibulgazino-izakerakoak eta lan honeen emoitzak modu bisual eta erakargarrian erakusten dituenak.

Flysch muetako labarretan dagoz kokatuta galeria honeek eta ekimen honen bidez informazino gehiago eskuratu ahal izango dau bisitariak. Labarra mobiduten dan edo mobimenduen bidez galerien egonkortasuna arriskuan dagoan jakin ahal izango da bisita honeekaz.

Proiektu honen ganeko informazino guztia hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa