Donostiako Musika Hamabostaldia gaur hasiko da

Bizkaie! 2017-08-01 11:57   Musikea

Abuztuaren 30era arte 94 kontzertu eskainiko ditue.

Argazkia: Donostiako Musika hamabostaldia | Ikusi handiago | Argazki originala

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 78. edizinoak ia ehun zuzeneko eskainiko ditu uriko hainbat gunetan. Kursaal, Victoria Eugenia antzokia eta San Telmo museoa dira horreetako batzuk. Halan da ze, kontzertuen eskaintzea ez da Donostiako agertokietara mugatuko, Gipuzkoako beste leku batzuetan, Araban, Nafarroan eta Iparralden be izango dira hainbat musika saio.

Hamabi ziklotan banatu ditue kontzertu guztiak. Horreetako bat Ostegun musikalak da, ganbera musikearen hutsunea beteteko sortu barri daben zikloa da honakoa eta San Telmo museoko klaustroan egingo dabe. Bertan hiru emonaldi eskainiko ditue.

Bestalde, aurten opera antzeztua berreskuratuko dau W.A Mozarten obra nagusietako bategaz: Figaroren eztaiak; hilaren 13an, eta 15ean izango da honakoa.

Hamabostaldian ganera, hiru orkestra izango dira lehengo aldiz Donostian: BBC Philharmonic, Orchestre Philharmonic du Luxemburg eta Cincinnati Symphony Orchestra.

Organo zikloakaz Usurbil, Tolosa, Deba, Azkoitia eta Azpeitiako eleizak bisitau ahal izango dira eta nazinoarte mailan organo-jotzaile ospetsuak izango dira bertan: Yves Rechsteiner, Hans Ole Thers edota Mario Ciferri.

Antxinako Musika Zikloa Santa Teresa komentuan izango da eta bertan bost emonaldi eskainiko ditue: Insieme Strumentale di Roma, Vozes del Ayre eta Pierre Hantaï klabezinistearena dira horreetako batzuk.

Urtero legez, umeek be tarte bat izango dabe ekitaldietan eta antolatzaileek iragarri dabenez, aurten babes handiagoa emongo deutsie aurreko edizinoan abian jarritako ekimenei. Kantu Kontari saioan esaterako, ipuin-kontalari bat eta musikea izango dira nagusi emonkizun honetan. Igaz Kursaalean egin eben eta orain ibiltaria be bihurtu nahi izan dabe; holan, Zumaian, Mutrikun, Getarian eta Irunen be izango da ikuskizuna.

Egitaraua osorik ikusteko hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu