Jeanne Moreau aktore eta zuzendari frantziarra hil da

Bizkaie! 2017-08-01 12:06   Zinemea

1997an Donostia saria irabazi eban Moreauk Zinemaldian eta 2006an epaimahaiko presidendea be izan zan besteak beste.

Aktorea 89 urte zituala hil da. Parisko bere etxean topau dabe, France Presse agentziaren arabera.

Frantziako Arte Ederren akademiako kide izentau eben lehen emakumezkoa izan zan Moreau eta Orson Wellesen arabera munduko emakume aktore onena izan zan.

19 urte zituala emon zituan bere lehen pausuak aktore moduan, Avignoneko jaialdian, La terrasse de midi lanagaz. 65 urteko ibilbide luzean, 1997an Donostia saria irabazi eban Zinemaldian eta 2006an epaimahaiko presidentea izan zan. 50 eta 60eko hamarkadetan Nouvelle Vague aroko ikonoa izan zan eta François Truffaut, Antonioni eta Luis Buñuel zinemagileakaz lan egin eban besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu