Trophée-Teink batelen estropadeari harrerea egingo deutso Elantxobek

Bizkaie! 2017-07-28 10:19

Abuztuaren 1ean izango da ospakizuna eta bertan afari bat atonduko dabe abenturazaleak herriko jenteagaz egoteko.

Argazkia: Elantxobeko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Orain dala 25 urte hainbat abenturazale euskal kostaldea bateletan zeharkatzen hasi ziran. Hasieratik desafio honen amuari lotu zirala eta oraindino horri lotuta dagozala dino Josu Olagibelek, Elantxobeko alkateak. Bere ustez, batelei eta parte-hartzaileei ondo etorria emotea baino askoz be gehiago dakar Elantxoberako abuztuaren 1ekoak: abentura berezi honen parte izatea, hain zuzen be. Trophée Teink-aren parte izatea izan ginana gogoratzeko modu bat da eta geure herriaren edertasuna mundu guztiari erakusteko aukerea be bada alkatearentzat.  

Trophée-Teink-aren 25. edizinoa Castro Urdialesen hasi eta 85 itsas mila izango ditu. Lehenengo etapeak, garagarrilaren 31n, 15 milia izango ditu eta lehen aldiz bisitauko dabe Armintza. Abuztuaren 1ean, martitzenean, biigarren etapea izango da Armintzatik Elantxobera. Batelak 15:00etan herriko portura heltzea espero da; ordu horretan, Elantxobeko udalak harrerea egingo deutse estropadan parte hartuko dabenei. Aurrerago, abenturazaleek afaria atonduko dabe eta herritarrakaz batera konpartiduko dabe portuan, aurreko urteetan egin eben legez.

Aurten, 100 abenturazale inguruk parte hartuko dabe desafio honetan.

Batelak enbarkazino txikiak dira eta antxina arrantzan ibilteko erabilten zituen. Estropadearen batelak hiru tripulatzailekoak dira eta etapa bakotxeko miliak arraun eginez zeharkatzen ditue. Desafio handiagoa egiteko, etapa bakotxeko tarte baten estropadan lehiatzen dira  (6 milia inguru).  Azken etapan sariak banatuko ditue. Argazki erreportajerik onena egiten dauen tripulazinoa be sarituko dabe eta kantu txapelketa bat be egingo dabe .

Elantxobeko etapearen ostean, egueztenean, abuztuaren 2an, Mutrikura joango dira. Hurrengo etapak, Mutriku-Orio, Orio-Pasaia eta zapatuan, abuztuaren 5ean, Pasaia-Donibane Loizune izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu