Ernest Hemingway-en bidaia-egunkaria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2017-07-24 12:40

Donostia, Iruñea eta Bilbon izango ditue ibibideak turistek.

Argazkiak: Irekia | Ikusi handiago | Argazki originala

EAEko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok Hemingway-en bidaia-egunkaria aurkeztu dau, Destino Hemingway Bidaide proiektuaren barruan. Sailburuagaz batera aurkezpenean Nafarroako Turismoko zuzendari nagusi Maitena Ezkurati, Errioxako Kultura eta Turismoko zuzendari nagusi Eduardo Rodriguez, eta Edorta Jimenez, Hemingway proiektuaren egilekidea izan dira.

Destino Hemingway-k Hego Euskal Herria eta Errioxa batzen ditu. Lurralde horreekaz sano maitemindu zan Ernest Hemingwayn 1923an eta bertara disfrutetan barriro itzuli izan zan. Retordillok aitatu dauenez, ibilbide ha barrualdera egin eban bidaia bihurtu zan ganera. Hainbat bazter, persona, ohitura topatu zituan bertan lehenengo aldiz Hemingwayk. Bere bizitzan eta idazle-lanean eragin nabarmena izan eben honeek danak. Bere burua eta bere idazlanerako iturri bat topau zituan lekura heldu zan. Bizipen hareetatik aurrera, berarentzat dana aldatu zan.

Retortillok azaldu dauenez, Hemingwayren adibideak, hain ondo hartzen dogun turista hori erakusteko balio dau. Idazleagaz gertatu legez, gure lurraldetik igarotean aldatzen dan turisteak gu aberasten gaitu,  begiratzeko hainbat modu erakutsiz.

Parisegaz eta Madrilegaz batera, hiru lurraldeen konfigurazinoa leku bakarra da Europan, izan be, Hemingway bere bizialdi osoan itzuli izan zan bakarra da, 1923tik 1960ra. Arrantzea, itsasoa, ardaoa, pelotea, zezenak eta, batez be, gastronomia izan ziran idazle iparramerikarra konkistau eben elementuetako batzuk.

Ganera, lurraldeen arteko loturak eta konpartidutako ibilbideak sortzeko kapaz da Hemingway. Idazlearen ibilbidea aldarrikatzeko jarri dabe martxan Destino Hemingway proiektua eta era berean, bide bat erakusten deuskulako: ahaleginak batzearena, koordinazinoarena eta kooperazinoarena gure lurraldeak turistak axola barik ez lagateko, azpimarratu dau sailburuak eta ganeratu dauenez, turista mueta honen alde egin behar da.

Hemingwayren bidaia-egunkariari jagokonez, lankidetza instituzionalagaz eta beste eragile batzuekaz alkarlanean egin behar dan ibilbidea, eta Errioxaren eta Nafarroaren eskutik Hemingwayren irudia eta igaro zituan ibilbideak arakatzeko proiektu bihurtu da.

Bidaia-egunkarian islatzen da hori eta turismo-bulegoetan eskuragarri egongo da. Idazlearen marrazkien eta esaldien bitartez, ondoko lekuak agertuko dira: Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Errioxa, baita igesaldi bat be leku horreetako bakotxetik euskal kostaldera, Urdaibaira, Arabako Errioxara eta Pirinioetara. Helburua da, bidaiariak argitalpena beretzat gordetea eta proponidutako lekuetan jasotakoak idazten parte hartzea. Ganera, txertatutako QR kodeen bitartez zabaldu daiteke informazino guztia.

Koaderno horregaz emoten jako amaierea, produktu turistiko bat bihurtu dan Hemingway ibilbideari. Hiru oinarriz osoturik dago hau: Comer con Hemingway liburua eta bidaia-mapak, Hemingwayren egonaldiaren lurraldeak batzen dituana.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu