‘Anni Albers: Ikusmena ukitu’ erakusketea Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2017-07-24 09:57

Artista alemaniarraren ehungitzearen ganeko ibilbide artistiko luzea ikusgai egongo da urriaren 6tik urtarrilaren 14ra.

Anni Albers Black Mountain College-ko oihalgintza tailerrean, 1937an (Argazkia: Helen M. Post) | Ikusi handiago | Argazki originala

Guggenheim Bilbao Museoak Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketea aurkeztu dau. Honek bere ibilbidea zazpi hamarkadatan zehar jasoten dau. Ehun-artean izan dan artista aitzindariaren obrea da honakoa. Josef eta Anni Albers Foundation erakundeagaz alkarlanean aurkeztu dau erakusketea Bilboko Museoak, eta Albersen obrara egindako hurreratze kronologiko bat da. Era berean, hainbat epe eta sailetako lanen arteko konekzinoa ulertzeko aukerea emoten dau. Bitartean, behin eta barriro errepetiduten diran motibo eta idea eta gauzatze iragankorren barri emoten dau.

Era berean, bildumeak, artista honen kasuan, materialak eta lan-teknikak idearen aurretik zelan dagozan islatzen dau eta baita horreek, kasuaren arabera, idea zelan zuzendu eta zehazten daben be.

Erakusketan ehun pikoriko ugari dagoz ikusgai; horreetan, bilbeen perfekzino formala ikusi daiteke, baita pintura moderno eta abstraktuari jagokozan hainbat kezka be, oraingoan ehungintzara ekarrita. Izan be, antxinakoa eta era berean industria-gizarteari lotua dago ehungintzea.

Anni Albers Berlinen jaio zan 1899. urtean eta 1994an hil Estadu Batuetan. Bere obretan erabilitako materialek eta teknikakaz izan eban intimidadeak markau eben artistearen lana. Ehungintzearen artean edo fiber art-ean aintzindari izateagaitik egin zan ezagun Albers. Horrezaz gan, tramen tratamenduan gauzatutako barrikuntzengaitik eta ehunaren motibo eta funtzinoetan egindako etenbako bilaketeagaitik be egin zan ospetsu.

Artista abanguardistea izan zan bere sasoirako. Kolonaurreko arteak eta industria modernoak inspirautako artea izan zan berea, ehungintza artisau-lana edo emakumeentzako lana zala soilik zan garai haretako pentsamendu nagusia eta alemaniarrak uste hori gainditu eban.

1963an, Albersek ikerketa-espazio barri bat topau eban inprimiduteko tekniketarako: serigrafiak, urtintak, litografiak eta offset edizinoak, eta horreek 1970eko hamarkadatik aurrera ehunakaz egindako lan zuzenaren lekua hartu eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu