BAD, Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikide jaialdiaren kartela aurkeztu dabe

Bizkaie! 2017-07-21 12:20

Urriaren 20tik 29ra, Euskal Herriko konpainien eta dagoeneko finkatuta dagozan artisten azken lanak eskainiko ditue.

BAD jaialdiaren kartela | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur aurkeztu dabe edizino honetako programazinoa eta bertan ospetsu bihurtzen dabizen artisten estreinaldiak eta nazinoartean oihartzun handia daben zenbait konpainiaren lanak eskainiko ditue. Horren artean, Nerea Martinezen lana dago, BilbaoEszenako arte egoitzetako baten irabazlea da hau. Vera Manteroren eta Malika Djardiren obreak be ikusi ahal izango dira urriaren 20tik 29ra izango dan jaialdi honetan.

La Fundicion aretoan ikusi ahal izango diran ikuskizunen artean, antzerki garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetakoak batuko dira. Holan, programazinoari hasierea emoteko, urriaren 20an, La Buena Compañiak, A placer lana aurkeztuko dau.

Hurrengo egunean, barriz, Nuria Perezen txandea izango da. Nerea Martinezegaz batera, bertoko ikutua emongo deutsie jaialdiari. Martinez Biraka ikuskizuna dabil atontzen momentu honetan, BilbaoEszenaren arte egoitzeari esker eta urriaren 26an estreinau ahal izango dau BADen. Obra hau, bere prestakuntzan izan dituan jantza tekniko biren arteko ikerketa lana da, euskal jantzak eta jantza garaikidea.

Kanpora begira,  Vera Mantero portugaldarrak Los Serrenos del Caldeiräo, ejercicios en antropologia ficcional jantza-antzerki piezea estreinauko dau, besteak beste.

Poliana Limaren Hueco eta Malika Djardiren Sa prière ikuskizunak be izango dira Bilbon. La Fundicion aretorako atondu daben egitarauak beste ikuskizun bi hartuko ditu, Cally Spoonerren eta Vicente Arlandisen eskutik. Azken horrek Sumario 3/94 lana estreinatuko dau Euskal Herrian, BADek eta Terrassako TNT jaialdiak produzidutako ikuskizuna.

Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikide Jaialdiak, Pabellon 6ra, BilbaoArtera, Bilborockera, Campos Antzokiko Kupula Aretora, Sareanera, Bulegora eta Berreginen Museora be eroango dau bere programazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu