Eraikuntza sektorean be euskeraz

Bizkaie! 2017-07-20 10:01

TOKIKOMek eta Eraikunek akordioa sinatu dabe, klusterraren komunikazinoa hobetu eta eraikuntzearen sektorean euskerazko edukiak sortu eta zabaltzeko.

Tokikomek hitzarmen garrantzitsua sinatu dau Eraikune Euskadiko eraikuntzearen klusterragaz. Akordioaren sinaduran Alberto Marín klusterreko presidenteak eta Jone Guenetxea Tokikomeko presidenteak parte hartu dabe.

Eraikuneren eta Tokikomen lankidetza akordioaren helburua irakurleen eta erabiltzaileen eskura euskerazko edukiak jartea da, komunikazinoa hobetzeko eta alde bien intereseko edukiak sortzeko.

Esangura horretan, Tokikomek, Eraikuneren Media Partner moduan, informazinoa, txostenak eta alkarrizketak sortuko ditu eraikuntzaren sektorearen inguruko gorabeherak zabaltzeko. Era berean, Eraikuneren inguruko ekintza eta jardunaldien barri emongo dau Gurean/Eraikuntza atalaren barruan.

Tokikomeko presidentearen arabera, hitzarmen hau etorkizunean gauzatu daitekezan beste akordio batzuen lehenengoa da; holan, Tokikomek beste sektore batzuetako eragileakaz aliantzak sortu nahi ditu: Indarrak batu nahi doguz gure helburuak lortzeko eta proiektu barriak martxan jarteko. Tokikomen eta Gureanen filosofia beste sektore batzuetako eragileakaz sinergiak sortzea, eta irakurleen, profesionalen eta industriaren interesen arteko hartu-emonetan sakontzea da, dino Guenetxeak.

Alberto Marín klusterreko presidenteak komunikazino bideak indartzeko daben interesa azaldu dau. Eraikuntzearen sektoreak barrikuntzearen arloan dauen gaitasuna eta EAEko BPGean sektore anitz eta zabal honek dauen pisua ezagutzera emoteko beharra azpimarratu dau Marinek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu