XI. Getxophoto aurkeztu dabe

Bizkaie! 2017-07-18 13:02   Kulturea

Trantsizioak izango da aurtengo gaia eta abuztuaren 30etik urriaren 1era arte izango da Bizkaiko herrian.

Getxoko kaleak argazki erraldoiez beteko ditue abuztuaren 30etik urriaren 1era. Ereaga hondartzearen inguruetan eta Portu Zaharrean ikusi ahal izango dira irudi gehienak. Algortako erdialdean, barriz, erakusketak aretoetan egongo dira ikusgai.

Danetara, 20 bat obra aukeratu ditue aurten Getxophoto jaialdian erakusteko eta danak trantsizinoaren gaia izango dabe ardatz.

Erakusketeak Italia, Mexiko, Ekuador, Iran eta Holandadako artista gazteen lanak batu ditu. Antolatzaileek nabarmendu nahi izan dabe Britainia Handiatik etorritako sortzaileen presentzia. Globalizazinoa da nagusi, aldaketak arin izaten dira bizitzearen hainbat esparrutan, trantsizinoz betetako sasoia da honakoa eta ez dakigu nora eroango gaituan. Globalizazinoak munduari onurak ekarri deutsoz baina, ezin da ukatu jente asko kanpoan laga dituala. Aurtengo edizinoak gai honi egiten deutso erreferentzia. Globalizazinoak eragindako ondorioei, hain zuzen be. Horretarako ingurumena, teknologia barriak, elikadurea eta turismoan oinarrituko da, besteak beste.

Beste alde batetik, Getxophotok heziketearen aldeko apustua egiten dau urtero eta horretarako erakusketeak irauten dauen hile osoan hainbat ekimen atondu ditue; horreen artean dagoz aurten lehen aldiz martxan jarriko dituen sorkuntzarako laborategi esperimental bi; horreetan argitalpenen publikazinoetan jarriko dabe arretea eta argazki-liburuetan aditua dan Yumi Goto japoniarra eta Juanan Requera argazkilaria izango dira arduradun.

BegiHandi talde getxotarrak antolatuta, aurten komisario edo zuzendari artistiko barria izango da, Mónica Allende, Sunday Times Magazine aldizkariaren editore grafiko ohi bilbotarra.

Aurreko edizinoetan lez, Getxoko Udalak Jaialdia laguntzen dau, beste erakunde batzuek bezela, hau da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzeak. Aurkezpenean, Imanol Landa Alkateak, ekimen horren aldeko apustu sendoa berretsi eta oso positibotzat jo dau BegiHandi alkarte getxotarrak Jaialdia antolatzeko egiten dauen lana eta esfortzua. Nabarmendu gura dot ekimen hau beste eragile pribatu eta sozial, kultural, merkatari, txoko, ostalaritzako establezimendu eta zaletu askoren arteko kolaborazinoaren emoitzea dala. Getxophoto nazinoarteko eragina dauen kultur ekitaldi bihurtu da, udalerriaren jarduera ekonomiko eta turistikoa sustatzen dauena, eta horregaitik herritarrak animetan dodaz horregaz gozau deien adierazo dau Alkate getxotarrak.

 

Egitarauaren aurrerapena

Aurreko edizinoetan legez, Getxophotok ohikoak ez diran erakustokian eta formatutan hogei bat erakusketa aurkeztuko ditu, batez be Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera doan bidean, Algortako erdiguneko aretoetan eta Punta Begoñan, abuztuaren 30etik urriaren 1era, hainbat egile ospetsuren eta gazteen argazkiakaz, besteak beste, Italia, Mexiko, Ekuador, Japoi, Holanda, Belgika, Erresuma Batua, Iran edo Suitzakoak. Aukeratutako gaia Trantsizioak izan da, bizi dogun aldaketa eta ziurbakotasun momentua erakusteko, “globalizazinoak hainbat esparruetan eragindakoari egindako begirada zabala ikustarazoteko, eta horretarako ingurumena, teknologia barriak, elikagaiak, edo espaziorako bidaiak erakutsiko dira”, azaldu dau Jokin Aspuruk, Jaialdiko zuzendariak.

Ganera, aurten Getxophotok izena aldatu dau, eta hemendik aurrera, Nazinoarteko Irudiaren Jaialdia izango da, komisario barriaren eskutik, narrazino mueta barriak eta plataforma transmediak, ikus entzunezkoak erakutsiko ditualako, adierazo dau Jaialdiko zuzendariak.

Konbidautako artisten artean, hurrengoak izango dira: Mandy Barkerrek mezu ekologista bat helarazoko dau, mundu osoko hondartzetan topautako hondakin plastikoen irudien bitartez; Giulio Di Sturcok aertrópolis, aeroportu handien inguruan sortzen dagozan uriei uruzko irudiak hurreratuko ditu, eta Edmund Clarkek gobernu britainarraren kontrol era barriak. In Flux izeneko erakusketea bere azpimarratu behar da, Mónica Allenderen eta Shoair Mavlian Londoneko Tate Modern aretoko komisarioaren eskutik.

Antolatutako jardueren artean, ibilbide, berbaldi, tailer eta abarrez gan, lehenengo aldiz, esperimentazino tailer bi antolatuko dira, argitalpenen edizinoa lantzeko. Of Bilbao (Aldama Fabre Gallery eta Vanguardia aretoakaz alkarlanean, uri bietako jentea ibiltea errazteko) eta Hamaiketako (Txelu Angoitia eta Vicente Paredes argazkilariakaz eta Conny Beyreuther editore grafikoagaz hiitzorduak) jarduerak aurtengo barriak izango dira, eta ohiko Itxialdia, edalontzi-azpikoen ibilbidea, gaueko bisitak eta Oheak izenekoakaz batera. Azken hori Punta Begoñan izango da, Jaialdi osoaren gune nabarmena.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu