Martin Landau aktorea hil da

Bizkaie! 2017-07-17 10:11   Zinemea

89 urte zituala hil da Los Angelesen.

CNN telebistak iragarri dauenez, Estadu Batuarra ezustean sortutako konplikazinoakaitik hil da asteburu honetan, ospitalera heldu eta berehala.

Landaujn.ak bigarren aktore onenaren Oscar saria irabazi eban 1994an, Tim Burtonen Ed Wood filman antzeztutako Bela Lugosiren papelagaitik. The Man and his dream eta Crimes and Misdemeanors fimeetan egindako lanakaitik be izentau eben aktorea Oscar sarietarako.

Brooklynen jaio zan Landau 1928an eta New York Daily News egunkarian marrazkigilea izan zan. 1950 urtean, barriz, aktore ibilbideari ekin eutson. Bere lehen lan garrantzitsua North by Northwest filma izan zan Alfred Hitchcok zinemagileagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa