Mundaka Festivala hilaren 28tik 30era ospatuko dabe

Bizkaie! 2017-07-17 09:38   Musikea

Zea Mays, Ocean Colour Scene eta Last Fair Deal taldeak izango dira Bizkaiko herrian joko daben taldeetako batzuk.

Argazkia: Mundakako Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Hirugarren edizinoa dau Euskal Herriko eta nazinoarteko musika eta gastronomia buztartzen dituan jaialdiak. Antolatzaileen arabera, gure herrialdearen ezaugarri kultural garrantzitsuenetakoak batzen ditu Mundaka Festivalak Urdaibai Biosfera Erreserbearen aparteko inguruagaz batera. Zehatzago esateko, Mundakako Santa Katalina peninsulea aitatu gura izan dabe, eskualdeko leku parebakoa da eta bertan naturea protagonistea izanik jaialdiaz eta buztarketa horrezaz gozau daiteke.

Jaialdia garagarrilaren 28tik 30era egingo dabe eta bertan, nazinoarteko musika taldeak eta Euskal Herrikoak ikusteko aukerea egongo da, besteak beste, Mando Diao, Ocean Colour, Scene, Zea Mays, Last Fair Deal eta Willis Drummound.

Gastronomia, musikeagaz batera, jaialdi honen oinarria da eta egitarau oparoa atondu dabe hiru egunetarako. Umeentzat adibidez, Mundakids tailerra egingo dabe, bertan talo edo hegaluzea prestatzen ikasiko dabe Aitor Amutxestegi sukaldariaren laguntzinoagaz.

Bestalde, barritasun bat dakar aurtengo edizinoak: Atune Egune, hilaren 30ean, domekan, ospatuko dabe eta antolatzaileek, bertako ikuskizun berezi bat nabarmendu nahi izan dabe: Ronquero. Honetan atuna zatikatuko dabe eta hainbat modutan prestatuko dabe. Horren ostean, vermut saioa izango da Atalaian DJ Blackagaz.

Jaialdiari amaierea emoteko, Santa Katalinako agertokian izango dira Seiurte, Willis Drummonds eta The Rad Trads taldeak joten.

Mundaka Festivalaren egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu