Arte Eder Museoak gaur emongo deutso hasierea bilduma iraunkorrera doban sartzeko ordutegiari

Bizkaie! 2017-07-17 08:20   Kulturea

Bilboko Museoan sartzeko baldintza barriak izango dira eguaztenetik astelehenera, 18:00etatik 20:00etara.

Bilboko Arte Eder Museoak gaur, garagarrilaren 17an, jarriko ditu abian ordutegi-tarte barriak, bilduma iraunkorra doban eta aldi baterako erakusketak tarifa murriztuagaz ikusteko, eta zabalik dagoan egun guztietan aplikauko dira. Era horretan, astean bi ordu gehiago egongo da aukerea bilduma iraunkorra doban ikusteko. Esangura horretan, museoan sartzeko baldintza barriak izango dira eguaztenetik astelehenera, 18:00etatik 20:00etara.

Bilduma iraunkorra ikusteko sarrerea, doban (audiogidea, 3 €).

Aldi baterako bildumea ikusteko sarrera murriztua (audiogidea, 3 €).

Orain arte, egun honeetan egon da dobako sarrerea: eguaztenetean, 10:00etatik 15:00etara, eta domekatan, 15:00etatik 20:00etara.

Beste alde batetik, eutsi egingo jake dobakotasunerako eskubide itunduei.

Horrezaz gan, 10:00etatik 18:00etara, oraingo tarifak egongo dira.

Orokorra: 9 €; dobako audiogidea, bilduma iraunkorrean.
Audiogidea 3 €, aldi baterako erakusketan

Murriztua: 7 €; dobako audiogida, bilduma iraunkorrean.
Audiogidea 3 €, aldi baterako erakusketan.

Dobakoa

Audiogidea 3 €, bilduma iraunkorrean.
Audiogidea 3 €, aldi baterako erakusketan.

Artean bonua: 16 €

Azken buruan, Museoa edegiteko ordua gaur egungo bera izango da: eguaztenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara. Martitzenetan zarratuta egongo da, ohiz kanpoko salbuespenak kenduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu