Urriaren 20an estreinauko dabe 'Handia' filma

Bizkaie! 2017-07-14 12:00

Produkzinoari izena aldatu deutsiela argitu dabe sare sozialetan Jon Garañok eta Aitor Arregik.

Uda ostean, izango da zinema-aretoetan Irusoin eta Moriarti produkzino etxeek sortutako pelikulea. Joan dan urtean grabau eben Euskal Herriko hainbat txokotan, Zumaian, Zarautzen eta Zestoan, besteak beste.

Filmak 1843ra eroaten gaitu eta Migel Joakin Eleizegiren bizitzea kontatetan deusku. Gazte bat bere herrira itzultzen da, Altzora, eta Joakin, bere anaia, gatx batek jota 2,42 metro luze izatera heldu dala ikusiko dau. Baserrirako oztopo izanda ikusirik, anaia biak Europako hainbat plaza eta aretotan zehar ibiliko dira, familiari eusteko asmoagaz. Altzoko Aundiya bihurtu zan Joakin sasoi haretan. Europako gizonik altuena, hain zuzen be.

Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre eta Aia Kruse dira filman parte hartu daben aktoreak.

Jon Garañok eta Aitor Arregik sare sozialetan adierazo dabenez, filmaren izenburua aldatu behar izan dabe, hasieran Aundiya izenagaz aurkeztu eben pelikulea, XIX mendean holan egin zalako ezagun gizona, baina urrian Haundia izenagaz estreinauko dabe. Izan be, Altzoko herritarrek ardurea azaldu dabe bertan ez dalako aundiya berbea ahoskatzen, haundie baino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu