Portugaleteko 43. Nazinoarteko Folklore Jaialdia 17tik 25era

Bizkaie! 2017-07-14 09:24   Kulturea

Mexiko, Chuvasia, Ekuador, India, Polonia eta Euskal Herriko jantzari taldeak ikusiko doguz.



Aurten 43. edizinoa beteko dau Portugaleteko jantza folklorikoen erakusleihoak. Mundu osoko hainbat jantzari talde batzea dau helburu Elai Alai jantza taldeak antolatzen dauen ekimenak. 2017. urtean, Mexiko, Chuvasia, Ekuador, India, Polonia eta Euskal Herriko jantzari taldeek osotu dabe egitaraua eta hilaren 17tik 25era ibiliko dira herrian jantzan.

Jaialdiari lotuta, hilaren 25ean, martitzenean, barriz, Munduko Jantzak ikuskizuna egingo dabe, Portugaleteko Carlos VII pasealekuan; bertan jaialdian parte hartu daben talde guztiak izango dira gaueko 21:30etik aurrera.

Aurtengo edizinoaren ondoren, parte hartuko daben sei jantza taldeak Euskal Herri osoko oholtzatan ibiliko dira jantzan, Getxon, Bergaran, Ermuan eta Erandion, besteak beste.

Egitaraua osorik hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa