Garagarrilaren 16an, Sopelako XVIII. Lasterketa Nudistea egingo da

Bizkaie! 2017-07-14 08:42   Kulturea

Izena emotea dobakoa izango da eta lasterketearen egunean egingo da, Barinatxe hondartzan bertan.

Beste urte batez, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak XVIII. Patxi Ros Saria lasterketa nudistearen beste edizino bat antolatu dabe Barinatxeko hondartzan.

Hitzordua datorren domekan, hilaren 16an, izango da, 13:30ean hasita eta dagoeneko ohikoa danez, kategoria bi izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dabe. Ganera, lasterketako partaide guztiei oparitxua emongo jake eta domina bana umeei.

Kontuak kontu, izena emotea dobakoa izango da eta lasterketearen egunean egingo da, Barinatxe hondartzan bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu