Open House Nazinoarteko jaialdia Bilbon

Bizkaie! 2017-07-13 12:59   Kulturea

Erakusketea irailaren 23an eta 24an izango da eta 40 eraikin baino gehiago ikusi ahal izango dira barrutik.

Ateak zabalik egongo dira Bilboko 40 eraikinetan eta herritarrek barrutik ikusi ahal izango ditue, irailaren 23 eta 24rako urian prestau dituen dobako bisitetan. Ekimen honegaz, Bilbok Open House izeneko nazinoarteko jaialdiagaz bat egin nahi izan dau.

Arkitektura eta kultura arloko jaialdia da honakoa eta bisitau nahi dauen guztiarentzat egiten da. Normalean herritarrentzat itxita egoten diran edo ezezagunak diran eraikin batzuetan sartzeko aukerea emoten dau ekimenak. Jai giroko asteburu horretan garrantzitsuena parte hartzea eta uria, arkitekturea, urigintzea eta, azken batean, historiari buruz gehiago jakitea da.

Eraikin bakotxak ahal dauen ordutegia jarriko dau barrutik ikusteko; ordutegi horreek jaialdiaren gidan eta Open House Bilbao webgunean konsultau ahal izango dira.

Jaialdi honen asmoa da uritarren artean Bilbo eta eztabaidea zabaltzea. Auzo guztietan egingo dan ekimena izango da. Bertako biztanleak, ikasleak, saltzaileak eta bestelakoak gogoan hartuta. Bisita honeen bidez Bilboko arkitekturearen ordezkari bihurtuko da Open House Worldwide sarearen barruan. Bertan 30 uri baino gehiago dagoz eta munduko arkitekturearen ekimenik handiena osotuten dabe.

Open Housen parte hartzea boluntarioa da eta izena emoteko epea zabalik dago oraindino webgunean.

Ikusi ahal izango diran eraikinetako batzuk:

Chávarri Jauregia, 1894. A. de Anduiza, P. Hankar.

Ibaigane Jauregia, 1900. G. Ibarreche.

Bailen kaleko etxe-orratza, 1946. J.M. Chapa, M.I. Galindez.

Melia hotela, 2003. R. Legorreta, TDM, Aurteneche&Pérez-Iriondo.

Iberdrola torrea, 2011. C. Pelli, Ortiz-León.

Bidebarrietako Udal Liburutegia, 1890. S. Achúcarro.

Auzo Factory Matiko, 2013. Suárez & Santas.

Harino Panadera, 1902. Mario Camiña/ Fidel Urrutia.

Azkuna Zentroa. 1909/ 2010. R. Bastida / P. Stark.

Arriaga Antzokia, 1885-1890. J. de Ruciba.

Arte Eder Museoa, 1945/1970/2002. F. Urrutia, G. Cárdenas/A. Libano/L.M. Uruarte, P Basañez.

Olabarri Jauregia, 1894. J. de Zubizarreta.

Bizkaia Aretoa, 2010. A. Siza, R. Losada.

Euskadiko Artxibo Historikoa, 2013. G. Carro, IDOM.

IDOMen egoitzea, 2011. J. Pérez Uribarri, IDOM.

Yohn Jauregia (La Bolsa), 1727.

Montero etxea 1904. L.Aladrén, J.B Darroquy.

Carlton hotela, 1926. M.M.De Smith.

Euskalduna Jauregia. 1999/2012. F.Soriano, D. Palacios.

Luis Briñas eskolea, 1933. P. Ispizua.

Etxargi etxebizitzen eraikina, 2008. C. Portela, I. Peña.

Bilbao Arena kirol jauregia, 2010. J: Pérez Uribarri.

Zorrotzaurreko IMQ klinikea, 2012. OAB+AIDHOS.

Santa Maria Josefa eleizea (Miribilla), 2008. IMB.

Done Bikendi eleizea, XVI-XVII. mendeetakoa.

Castañoseko Merkadua (araztegi zaharra) 1910/2009. R. Bastida / IMB.

Torre Madariaga etxebizitzak, 1942-1950. G. Aguirre / R. Bastida / E. Amann.

EITBren egoitzea, 2005, 2007. A. Rúiz de Aguirre, P. Benabides.

La Concordia geltokia, 1876. S. Achucarro / V. Gorbeña.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa