Betagarrik agur esango dau Hatortxu Rock 20 jaialdian

Bizkaie! 2017-07-13 09:08   Musikea

Garagarrilaren 28an emongo dau bere azkenengo kontzertua talde gasteiztarrak Lakuntzan.

Mezu labur baten bidez, Betagarrik atzo iragarri eban sare sozialetan herririk herri kontzertuak emoten ibili ostean, taldeak agur esan behar dauela, Lakuntzan izango da hori, Hatortxu Rock 20 jaialdian.

Zortzikoteak argitaratutako mezuan, eskerrak emon nahi izan deutsiez euren alboan hainbeste urtean egon diran guztiei, disfrutau topera HTX 20 eta betira arte.

Jaialdiko arduradunek bere aldetik, esker oneko hitzak izan ditue arabarrentzat, urte luze honeetan eskenatoki ganean zein eskenatokietatik kanpo erakutsi deuskun alkartasun guztiagaitik. Suberterik onena opa deutsuegu hemendik aurrerako bidean! Laster arte!

Esandakoak esanda, talde arabarrak 24 urteko ibilbideari amaierea emongo deutso, gaueko 21:15etik aurrera. Atzean hamabi disko, milaka kontzertu eta hamaika bizipen laga ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu