Bilboko Udalak Aste nagusiko Nazinoarteko su artifizialen programea aurkeztu dau

Bizkaie! 2017-07-12 09:34   Kulturea

Zazpi piroteknia lehian ibiliko dira abuztuaren 19tik 25era. Astondoa bere aldetik, jaiak agurtzeko ikuskizunaz arduratuko da, 26an.

Itziar Urtasun aurkezpenean | Ikusi handiago | Argazki originala

Udalak beti pentsau izan dau su artifizialak Aste Nagusiko ekimen nagusia dirala, izan be, jentetza handiena batzen dauen ikuskizuna izaten da. Joan dan urteko azterketa ekonomikoaren datuen arabera, 8.12ko notea izan eban.

Abuztuaren 19an hasiko da aurten Aste Nagusia eta 25era arte Nazinoarteko Su Artifizialen Lehiaketearen XXVII. Edizinoa egingo dabe. Guztira, zazpi izango dira parte hartuko daben pirotekniak eta bi eskainitako sariak: epaimahaiarena eta publikoarena.

Suak ikusteko leku gomendagarrien artean: Itsasadarraren ezkerraldea eta Nafarroa kaletik Uribitarteko pasealekura suak disfrutetako leku onenak dira. Ondoren, leku egokienak Arriaga Plazea, Arenala, Ernesto Erkoreka Plazea, Campo Volantin-eko Pasealekua, Etxebarria Parkea eta Uribitarteko Pasealekua Zubizuritik Guggenheim-era dira. Ez gomendagarrienak, aldiz, Arenala, Udala eta Zubizuria.

Kontuak kontu, suak 22:45ean hasiko dira egunero:

Abuztuaren 19an, zapatuan. Hermanos Fernandez, S.L. (Murtzia).

Abuztuaren 20an, domekan. A.P.E. Parente Romualdo (Italia). Bilbon izan ziran 2015ean.

Abuztuaren 21ean, astelehenean. Pirotecnia Turis, S.L. (Valentzia).

Abuztuaren 22an, martitzenean. Feerie (Frantzia). Lehen emonaldia Bilbon.

Abuztuaren 23an, eguaztenean. Pirotecnia Esteban Martin, S.L. (Granada).

Abuztuaren 24an, eguenean. Martarello S.R.L. (Italia). Izen handia Bilbon, izan be, birritan irabazle izan dira urian.

Abuztuaren 25ean, barikuan. Pirotecnia Vulcano S.L. (Madril).

Era berean, lehiaketatik kanpo, Astondoa euskal pirotekniak Aste Nagusia 2017 agurtuko dau abuztuaren 26an, zapatuan, ikuskizun beereziagaz.

Uritarren segurtasunari jagokonez, behar izatekotan, udalak protokolo berezi bat martxan jarriko dau suen etenaz jakinarazoteko. Horretarako, Herri-babes eta Bilboko Udaleko Jai eta Komunikazino arduradunek lagunduko dabe eta baita Konpartsetako kideek Arenalean, Gogorregiko kideek Pio Baroja eta Uribitarte zonaldetan, txosnek Biribil plazan eta Berastegin, ferietako salerosleak eta Zirkuko kideak Etxebarria parkean, MetroBilbaok, Bilbobusek, Bizkaibusek, Euskotrenek, Euskotranek eta Renfek be bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa