Blues eta jazz doinuak astegoienean

Bizkaie! 2017-07-11 10:29   Musikea

Datorren eguenean hasiko dira Getxok eta Hondarribiak urtero antolatzen dituen jaialdiak. Gasteizko Jazzaldiari, barriz, gaur emongo deutsie hasierea.

Jazz-agaz jazoten dan legez, blues-ak be zale ugari batzen ditu urtero. Euskal Herrian garagarrilean egiten ditue musika mueta honetako jaialdi nagusiak, Hondarribian eta Getxon, hain zuzen be; herri bietan, datorren eguenean, hilaren 13an emongo deutsie hasierea aurtengo edizinoei. 

Getxon, Priscilla Band-ek eta Fridoniak estrainauko dabe jaialdia Algortako Biotz Alai Abesbatzaren plazan, arrastiko 20:00etan. Hurrengo egunean, barikuan, gaueko 21:00etan, William Bell Band-en txandea izango da. Zapatuan, Bizkaiko herrian ospatuko dan jaialdiaren azkeneko egunean, Music Maker Foundation taldea igongo da oholtzara amaierea behar dan legez emoteko, zuzeneko hau be gaueko 21:00etan ihasiko da.

Horrezaz gan, Algortako Geltokia eta San Nikolas plazetan be kontzertuak izango dira.

Beste aLde batetik, Hondarribiko Blues Jaialdiak lau eguneko egitaraua atondu dau, eguenetik domekara artekoa. Lehenengo egunean, hiru izango dira taularatuko diran musika taldeak Benta eszenatokian: Belceblues, Zac Harmon eta Stars From The Commitments. Barikuan, barriz, Star Blues eta Kenny Neal izango dira, besteak beste, agertoki berean. Zapatuan, hilaren 15ean, White Towels Blues Band, JW-Jones & Charlie Baty eta The JBs James Brown Original Band taldeek joko dabe.

Domekan, aitatu legez, Hondarribiko jaialdiko azken eguna izango da eta bertan, Headline Blues Band eta The Black Snakes bandak izango dira, besteak beste.

Gasteizko Jazzaldia gaur hasiko da eta zapatura arte luzatuko da. Bertan, emonaldi bereziena Ruben Bladesen agur birearen lehenengo kontzertua izango da: Hilaren 15ean, zapatuan, izango da musikariaren zuzeneko hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu