112.000 persona baino gehiago izan dira aurten XII. Bilbao BBK Liven

Bizkaie! 2017-07-10 09:54

Datorren urteko edizinoa 2018ko garagarrilaren 12tik 14ra izango da eta sarrerak salgai dagoz hemen.

Bilboko jaialdia amaituta, balantzea egiteko ordua da. Hamabigarren edizinoan, besteak beste, Depeche Mode, The Killers eta Die Antwoord musika taldeen kontzertuak izan dira eta, guztira, hiru egunetan, 112.000 personatik gora izan dirala Kobetamendin adierazo dabe antolatzaileek.  

Jaialdiaren arduradunek emondako datuen arabera, lehenengo egunean, eguenean, ia 36.000 lagun izan ziran zuzenekoetan. Barikuan, ostera, 40.000 lagun hurreratu ziran Kobeta mendira, egunik jentetsuena izan zala dino jaialdia antolatzen dauen Last Tour enpreseak, izan be, sarrera guztiak agortu ziran.

Jaialdiaren hirugarren egunean, zapatuan, 36.4000 lagun batu ziran Bilboko mendian.

Kobetamendiko hitzordu nagusia musikearen eredu finkatu da nazinoarteko zirkuituan: publikoaren % 29,8 atzerritarra izan da, 2016an baino % 3,3 gehiago.

Urian bertan nahiz Kobetamendin kokatutako Bilbao Turismoren bulegoetan, danetara, 4.449 pertsonari emon jakez jakingarriak eta 
Bilboko Udalak eta Last Tour enpreseak jaialdiak izan dauen erantzun ona azpimarratu dabe, bai eta jarduera ekonomikoa sortzeko, turismoa erakarteko eta uda garaia dinamizetako daukan gaitasuna be.

Ekitaldiaren antolakuntzaren arabera, edizio honek 21.635.943 euroko eragina izan dau uriko sektore desbardinetan; 2016an kalkulautak eragin ekonomikoa miloe bi euroan handitu da (19.450.000 euro). 
Zenbateko horretan barne hartu da tokiko langileek eta enpresek eginkizun desbardinak gauzatzeko egindako kontratazinoen gastua: logistikea, hornikuntzea, zerbitzuak, argiteria, soinua, ikus-entzunezkoak eta catering zerbitzuak. Ganera, merkataritzan, ostalaritzan eta uriko ostatuetan jaialdiak izan dauen eragina be kontuan hartu da.

Beste alde batetik, Jaialdiaren XII. edizinora igaz baino 10.000 pertsona gehiago etorri dira, eta horreei esker lortu da eragin ekonomikoa areagotzea. Ekitaldi honek jarduera ekonomikoa sortu, turismoa erakarri eta uda garaia dinamizetako daukan ahalmena berretsi da.

Balantzea positiboa izan da aurten eta dagoeneko datorren urteko hitzordurako datu batzuk emon ditue: Last Tourrek jakitera emon dauenez, datorren BBK Live 2018 garagarrilaren 12tik 14ra ospatuko da  eta bonoak dagoeneko eskuragai dagoz 75 euroan hemen (+ banaketa gastuak).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu