Goitik beherako aldaketak dakarz bertsoa.eus atariak

Bizkaie! 2017-07-06 08:48   Bertsolaritzea

Hamaika urteko lanaren ondoren, atariari buelta bat emon eta etxuraz eta mamiz barriztetako sasoia heldu da.

Etxurea erabat aldatzeaz gan, bilaketak errazteko aukerak eskaintzen ditu webgune barriztuak: 7.000 bertsoaldiko ondarea osotua dauka Sareko Plaza Digitalak, eta orain bilaketak bertsolariaren arabera eta saioka be egin ahal izango dira.

Plazako bertsogintzeari interneten beste plaza bat eskaintzeko bokazinoz sortu zan Bertsoa.eus ataria orain hamaika urte; ordutik 7.000 bertsoaldi baino gehiago argitaratzeaz gan, bertsogintzearen egunerokoa jarraitzeko albiste, alkarrizketa eta erreportaje ugari sareratu ditu erredakzino-taldeak.

Hamaika urteko lanaren ondoren, atariari buelta bat emon eta etxuraz eta mamiz barriztetako sasoia heldu da: Azalean bertsogintzeak hartu dau espaziorik zabalena, ikus-entzunezko bertso-edukiei lehentasuna emonda. Horrezaz gan, asteroko alkarrizketa zabalak eta eguneroko informazinoak be esku-eskura agiri dira.

Baina azalez bakarrik ez, mamiz bere barriztua dator ataria, izan be, 7.000 bertsoaldi pasatxuko ondarean bilaketak errazte aldera bertsolariaren arabera eta saioka bilatu ahal izango dira saioak. Honegaz guztiagaz, udagoienean abiatuko dan Bertsolari Txapelketa Nagusiari jarraipen osoagoa egin ahal izango deutso Bertsoak.


Alkarlanaren emoitzea

Gaur egun Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak eta Librean Kooperatiba Alkarte Txikiak alkarlanean gauzatzen daben proiektua da Bertsoa.eus. Ataria barriztea be alkarlan baten ondorioa izan da: Codesyntax enpresea arduratu da webgunea barrizteteaz; Iametzak hartu dau datu-base barria sortu eta Xenpelar Dokumentazino Zentroaren BDBgaz lotzeko lana eta Abaraskak egin dau diseinua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu