1.528 ikasle aurkeztuko dira gaur Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren ezohiko deialdira

Bizkaie! 2017-07-05 08:36   Kulturea

Ohiko deialdian, 9.916 ikasle aurkeztu ziran eta % 98,15ek gainditu eben.

Gaur, garagarrilak 5, 8:45ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.337 ikaslek hasiko ditue Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren (USE) probak UPV/EHUn, ezohiko deialdian. Horreei gehitu behar jakez Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat egin daben 31 ikasle, eta Batxilergoko beste 160 ikasle, notea hobetzeko asmoz azterketa batzuk soilik egingo dituenak. Ohiko deialdian, 9.916 ikasle aurkeztu ziran, eta % 98,15ek gainditu eban.

Azterketak hiru egunetan zehar egingo dira, barikura arte, garagarrilaren 7ra arte.

Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoak fase bi ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide fasearen helburua da batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibersidade-ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituen ala ez neurtzea. Honako bost azterketez osoatuta dago: Gaztelania eta literaturea; Euskerea eta literaturea; Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntzea; eta Batxilergoko 2. mailako modalidadeko derrigorrezko gaia. Gai bakotxak 0 eta 10 bitarteko notea jasoko dau, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.

Batxilergoko notearen eta fase orokorreko kalifikazinoaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari jagoko eta % 40 sarbide faseari) 5 puntu edo gehiago lortu ezkero, probea gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gitxienez 4 puntu atera baditu.

Onarpen fasea borondatezkoa da eta haren helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta arrazonetako gaitasuna arlo jakin batzuetan, hau da, unibersidadean egin nahi dituan ikasketakaz zerikusia daben arloetan. Fase horrek aukerea emoten deutso ikasleari sarbide fasean lortutako kalifikazinoa hobetzeko. Onarpen fasean ikasle bakotxak Batxilergoko bigarren mailako modalidadeko edozein gai aukeratu leike, sarbide faserako aukeratu dauena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango ditue fase horretan. Eta, gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango ditue. Gai bakotxari 0 puntutik 10 puntura bitartean emongo jako; eta azkeneko nota hori aterako da borondatezko nota bi onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1 eta 0,2 dira eta unibersidadeak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduagaz dauen loturearen arabera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu