'Selfie'

Karolina Almagia 2017-07-04 12:09   Zinema kritikak

Dokumental faltsua aukeratu dau Víctor Garcia Leonek satira sozio-politiko bat egiteko. Filma oso baliabide gitxigaz eginda dago.

- Zuzendaria: Victor Garcia Leon.

- Aktoreak: Santiago Alverú, Macarena Sanz, Javier Caramiñana, Alicia Rubio eta Pepe Ocio.

- Herrialdea: Espainia.

- Iraupena: 85 minutu.

- Generoa: Komedia.

- Balorazinoa: 3/5

 
Dokumental faltsua aukeratu dau Víctor Garcia Leonek satira sozio-politiko bat egiteko. Filma oso baliabide gitxigaz eginda dago. PPren eta Podemosen mitinetan hartutako benetako irudiak erabilten ditu eta aktore gitxi agertzen dira.

Parte-hartzaile guztien borondateari esker egin eban aurrera grabaketeak eta azkenean ondo urten jake, kritika ezin hobeak jaso dituenez, txarteldegian be arrakasta izaten dabiz.

Kritika hain onak izatearen arrazoia kalidadean baino, sinpatian eta originalidadean dago, nire ustez.  Hiru personaien ganorabakokerian oinarritzen da umorea, topikoakaz olgauta.

Bosco da protagonistea, pijo, lelo eta guaperas bat, ministro baten semea. Egun batetik bestera, aita espetxera sartzen dabe ustelkeriagaitik eta gaztea etxetik kaleratzen dabe. Bere burua dirurik bako, familiarik bako eta etxerik bako ikusten dauenean, Lavapieseko jente alternatiboagaz batzen da.

Idea ona da, baina edukia falta jako film luze bat izateko. Izan be, hasierako grazia hori berehala itzaltzen da eta istorioa errepikakorra bihurtzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu