Euskal jantzen alardeak eta munduko folkloreen topaketea Bilbon

Bizkaie! 2017-06-30 10:20   Kulturea

Jantza Plazetan programeak egitarau berezia atondu dau gararrilerako gure folklorea babesteko asmoz.

Domeka honetan eta garagarrilaren 8an, 15ean eta 22an, Arriaga plazea erromeria tradizionalen, jantza alardeen eta kalejiren lekuko izango da. Euskal folklore herrikoia bultzatzea da ekimenaren helburua; Bilboko Udalak Bizkaiko Dantzarien Biltzarragaz batera antolatzen dau programea.

Jantza Plazetan urte osoan zehar uriko auzo guztietan egiten da, baina, aspalditik, garagarrilean alardeak eskaintzen ditue Arriaga plazan. Antolatzaileek gure folklorea Bilbora bisitan datozen personei hurreratu nahi deutsie, batez be udako hilebeteetan.

Ohiko egitarauaz gan, garagarrilaren 27an, eguenean, Munduko folkloreen topaketea izango da, Portugaleteko Nazinoarteko Folklore Jaialdiagaz lankidetzan. Bertan, Mexikoko, Indiako, Poloniako, Txuvaxia Errepublikako eta Kolonbiako bost taldek hartuko dabe parte.

Kontuak kontu, emonaldiak arrastiko 19:00etatik aurrera eskainiko ditue, ordu horretan jente gehien dabilelako plazearen inguruan.

Garagarrileko alardeak talde honeek eskainiko ditue: Santutxuko Gaztedi Jantzari Taldeak, Basurtuko Beti Jai Alaik, Erandioko Goi-alde Jantza Taldeak eta Castañoseko Salbatzaile Jantza Taldeak.


Egitaraua:

- Garagarrilaren 2an (domekea): Santutxuko Gaztedi Jantzari Taldea.

- Garagarrilaren 8an (zapatua): Basurtuko Beti Jai Alai.

- Garagarrilaren 15ean (zapatua): Erandioko Goi-alde Jantza Taldea. 

- Garagarrilaren 22an (zapatua): Castañoseko Salbatzaile Jantza Taldea.

- Garagarrilaren 27an (eguena): Mexikoko Ballet Universidad Colima, Indiako Rangsagar, Poloniako Wisla, Txuvaxia Errepublikako Kantu eta jantza estadu konpainia eta Kolonbiako Grupo danzas folkloricas Carmen Lopez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu