Robert Menasseren ‘Europar Mezularia’ euskeratu dabe

Bizkaie! 2017-06-29 09:52   Kulturea

Eneko Aizpuruak itzuli dau saiakerea eta Katakrak liburu dendako argitaletxeak argitaratu dau.

Orain dala zazpi urte, Robert Menasse Bruselara joan zan eta egonaldi horren emoitzea da orain eskuartean dogun lana. Bertan, Europar Batasunaren egitura burokratikoak aztertzen ditu egileak eta historiari begiratzen deutso, oinarrian, gaur egun kontinentean dagoan politikearen ezinegonari marko bat emoten deutso, demokraziaren ganeko ezinbesteko eztabaida posnazionala abian jarri daiten.

Eneko Aizpurua idazleak ekarri dau euskerara egilearen saiakerea eta Asier Blas politologoak berbaurrea idatzi dau.

Robert Menasse 1954an jaio zan Vienan, idazlea eta itzultzailea da, jatorri judutarrekoa. Filosofia mailan, marxismoagandik eta Hegelengandik hur kokatu izan dabe. Alemaniera ikasketak, filosofia eta zientzia politikoa ikasi zituan Vienan, Salzburgen eta Messinan. Portugesetik alemanierara nobelak itzuli izan ditu.

Katakrakek kaleratzen dauen hirugarren lana da Europar Mezularia. Aurretik Angela Davisen Askatasuna, etengabeko borroka eta Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da eta martxoaren 25a plazaratu ditu Iruñeko liburu dendako argitaletxeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu