Bilbao Bizkaia Card txartela plazaratuko dabe laster

Bizkaie! 2017-06-29 09:16   Kulturea

Ekipamendu kulturaletan eta garraiobideetan deskontuak eta abantailak emoten deutsez bisitariei.

Bizkaiko Foru Aldundiak barriro aterako dau Bilbao Bizkaia Card, turismoa indartzeko asmoz. Hitzarmena sinatu dau Bilbao Ekintzagaz, txartela saldu eta kudeatzeko. Ganera, hainbat eragilegaz be akordioa egin dau Foru Aldundiak, esaterako Bizkaiko Garraio Partzuergoagaz.

Aurtengo zezeilera arte martxan egon zan Bilbao Bizkaia Card, baina Foru Aldundiak bertan behera itxi eban proiektua, zerbitzua emoten eben hornitzaile batzukaz desadostasunak izan zitualako. Dana dala, bisitarien artean harrera ona euki ebanez, txartela barriro aterako dabe eta garagarrilaren erdirako edo bersino barria saltzen hastea da Bizkaiko Foru Aldundiaren asmoa. Lehengoaren antzeko abantailak izango ditu. Batez be, Bilbora eta Bizkaira datozan bisitarientzako txartela izango da Bilbao Bizkaia Card. Alde batetik, ekipamendu kulturalak erabilteko erraztasunak emongo ditu, esaterako deskontuak. museoetan, hoteletan, landetxeetan, jatetxeetan eta beste azpiegitura turistiko batzuetan erabili ahal izango da. Bestetik, garraio publikoan erraztasunak izango ditue txarteldunek, izan be, Garraio Partzuergoak hartzen dituan gune guztietarako balio izango dau eta erosten danetik nahi beste bidaia egiteko aukerea emongo dau autobusean, metroan, tranbian eta funikularretan.

Kanpo Sustapeneko eta Turismoko zuzendari Asier Alearen esanetan, txartelari esker ezagutzera emon ahal izango doguz Bizkaiko hainbat erakargarritasun turistiko eta horreetara modu erraz eta arinean heltzeko bidea zabalduko da. Alearen ustez, era honetako kanpainei esker, bisitariek Bilbon edo Bizkaian egiten dituen egotaldien bataz besteko denporea luzatu egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu