Ernestina de Champourcin poesia lehiaketarako deia egin dabe

Bizkaie! 2017-06-28 09:38   Kulturea

Euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu leitekez olerkiak, irailaren 4ra orduko.

Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Sailak Ernestina de Champourcin idazle gasteiztarraren omenezko 28. lehiaketea antolatu dau. Aurreko edizinoetan legez, modalidade bi dagoz, euskerazkoa eta gaztelaniazkoa. Parte-hartzaileek 500 eta 700 bertso-lerro bitarteko olerkiak edo olerki sortak bialdu beharko ditue. Edonork bialdu leikez poesiak sariketara, arabarra izan zein ez.

Foru Aldundiak deialdia orain egin dauenez, parte hartu nahi dabenek uda guztia izango dabe olerkiak idazteko, izan be, irailaren 4ra arteko epea dago. Euskera, Kultura eta Kirol Sailera bialdu behar dira lanak. Jatorrizko testuak, saritu bakoak eta aurretik argitaratu bakoak izan beharko dira. Oinarriak, hemen.

Epaimahaian sail horretako foru diputaduak aukeratutako adituak egongo dira. Modalidade bakotxean 2.000 euroko saria egongo da eta, ganera, Arabako Foru Aldundiak lan irabazleak argitaratzeko eskubidea izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu