Ainara Azpiazuk eta Paula Estevezek irabazi dabe Etxepare Saria

Bizkaie! 2017-06-22 13:35   Kulturea

Umeentzako album ilustraduen lehiaketako saria Arraroa lanari esker eskuratu dabe.

Paula Estevez eta Ainara Azpiazu, Etxepare Saria emoteko ekitaldian | Ikusi handiago | Argazki originala

Nafarroako lekuan lekuko 20 entidadek antolatzen dabe, euren euskera zerbitzuen bidez, Etxepare Saria urtero. Tartean dagoz udalak, mankomunidadeak eta antzekoak. Umeentzako album ilustraduak euskeraz be egon daitezala da asmoa. Aurtengo deialdira 26 proposamen aurkeztu ditue eta Arraroa albumak irabazi dau.

Ainara Azpiazu Aduriz Axpi-k eta Paula Estevez Del Diegok sortutako lanean, ume bat da protagonistea. Hamabi egoera bitxi kontetan ditu eta bere auzoko aniztasuna erakusten dau modu horretara. Topikoetatik eta estereotipoetatik urruntzen diran deskribapenak dira, askotariko gizartearen eredu.

Epaimahaian Yolanda Arrieta idazlea, Maite Gurrutxaga ilustratzailea eta Asun Agiriano aditua egon dira. Euren ustez, estereotipoak alboratzeko proposamen umoretsua da Arraroa.

Berbak eta marrazkiak modu bikainean buztartu ditue autore biek, epaimahaiak nabarmendu dauenez. Umorea ondo erabili dabe, orekeari eutsita eta detaileetan arreta handia ipinita. Irudi koloretsuei esker, albumak bizipoza erakusten dauela dinoe hiru epaimahaikideek. Album ilustraduaren ezaugarri nagusiagaz bat egiten dau Arraroa-k, testua marrazkiaren osogarri dalako, eta alderantziz.

Etxepare Saria irabazteagaitik, 5.000 euro jasoko ditue Ainara Azpiazuk eta Paula Estevezek. Ganera, album irabazlea Pamiela etxeak argitaratuko dau, 2017ko udagoienean.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu