Zazkel zeberioztarrek irabazi ditue Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketako sari nagusiak

Bizkaie! 2017-06-20 08:40   Musikea

Zeberiora joan dira Euskerazko kanturik onena, Pop Rock Irabazlea eta Irabazle orokorra sariak.



Zazkel
(Zeberio) Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketako irabazle orokorra izateaz gan, Pop Rock modalidadeko irabazlea be izan da. Ganera, Euskerazko abestirik onena sari berezia Zazkel (Zeberio) taldeak irabazi dau Eri abestiagaz. 

Bestetik, Metal modalidadeko irabazlea Evil Seeds (Getxo) izan da.

Eta Leioako Udala saria, barriz, Dare to Blame taldeak (Leioa) irabazi dau.

Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 70 taldek hartu dabe parte: 52 talde Pop Rock modalidadean eta 18 talde Metal modalidadean. Parte-hartzaileen artean, 38 talde Euskal Herrikoak dira, 3 leioaztarrak eta beraz, Leioako Udala sari berezian parte-hartzaileak, eta 32 beste komunidade desbardinetakoak izan dira. Horrezaz gan, 10 taldek Euskera Zerbitzua sari berezira aurkeztu dira.

Kontuak kontu, Metal modalidadean honako talde honeek izan dira finalistak: DETHLIRIUM (Portugalete) eta EVIL SEEDS (Getxo).

Pop Rock kategorian, barriz, ondokoak: OFIURA (Bartzelona) eta ZAZKEL (Zeberio).

Leioako Udala sariaren irabazlea: DARE TO BLAME (Leioa).

Aterpe Leioa Gaztegunea pozik dago orain arte ikusitakoagaz eta dagoeneko Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketara batutako guztiak zoriondu ditu egin daben lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu