Osagaiz, osasun-zientzien inguruko aldizkari barria plazaratu dabe

Bizkaie! 2017-06-20 08:43   Euskerea berbagai

Artikulu zientifikoak eta ikerketa taldeen lanak euskeraz aurkeztea da internet bidezko proiektu barri honen helburua.

Osagaiz aldizkariaren aurkezpena (argazkia: UEU) | Ikusi handiago | Argazki originala

UEUk eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bultzatu dabe Osagaiz, Gipuzkoako Sendagileen Alkargoaren laguntzinoagaz. Osasungintzearen alorreko aldizkari zientifikorik euskeraz ez egoala ikusita, hutsune hori beteteko asmoz ekin deutsie egitasmo barriari. Euskal Herriko profesionalak, ikertzaileak, adituak eta ikasleak batu nahi ditue. Jose Ramon Furundarena osagilea, hematologian eta hemoterapian aditua, izango da aldizkariaren zuzendaria.

Osagaiz aldizkarian lehentasuna izango dabe artikulu originalek, ikerketa medikoek, azterketa klinikoek eta erizaintza lanek. Horrezaz gan, botika barrien inguruko informazinoa eta beste aldizkari batzuetako artikuluen inguruko aitamenak sartuko ditue.

Hainbat ataletan banatu dabe Osagaiz: Editoriala, errebisino-artikulua, jatorrizko artikuluak, testu laburrak (Dosi txikitan izeneko saila), azterketa kritikoak eta farmazialarien txokoa. Modu horretara, euskal komunidade zientifikoaren aurkikuntzak zabaltzeko tresnea izango da.

Bultzatzaileen asmoa urtean zenbaki bi ateratzea da. Doban deskargau ahal izango dira aleok, erregistroa egin ezkero. Lehenengo zenbakia dagoeneko eskuragai dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu