‘Euskal Herria itsastarra. San Juan Baleontzitik’ dibulgazino liburua kalean da

Bizkaie! 2017-06-19 10:45   Kulturea

Lana euskaldunon izaera itsastarraren ikuspegi barri bat dala dinoe egileek. XVI. mendeko euskal itsas historiako hainbat jazoera nagusi euskaldun guztiei zabaltzen deutsez; aitatu pasadizo korapilotsuak modu erraz eta ulergarrian adierazoten dira.

Izan be, liburuan aitatzen danaren arabera,  gure arbasoek munduko bazter guztietako biz­tanleakaz hartu-emonak izan zituen eta gizakien bizimoduaren bilakaeran zeresan handia izan eben. Euskal Herriaren ekonomia, gizartea, politikea, kulturea eta paisajea neurri handi baten itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar gorde dira.

Lan honetan San Juan baleontziari egiten deutso erreferentzia Albaolak, izan be, 1560an eregi eben ontzia, gaur egun, munduko urpeko ondarearen ikurra da, Unescok holan izentau ebalako. Euskal Herriko itsas his­toriaren handitasunaren froga bizia da. Hori dala eta, gaur egun faktorian eregiten dabizan erreplikearen proiektuak Unescoren babesa be badauka.

Euskal Herria itsastarra. San Juan Baleontzitik liburua beharrizan bi asetzeko sortu dabe: batetik, gaur egungo mundu globalizadu honetan batera eta bestera gabizanontzako, gure historiaz jakin beha­rrekoaren ganeko eskuliburu moduko bat da. Bestetik, ezagutu nahi gaituen kanpotarrentzako nor garan eta nondik gatozen jakiteko balio leike.

Lana euskeraz eta erderaz eskuratu daiteke eta ingelesez eta frantsesez be argitaratuko dabela iragarri dabe egileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa