VII. Arteshop lehiaketearen irabazleak iragarri ditue

Bizkaie! 2017-06-16 11:52   Kulturea

Hiru sari eta jentearen autortzea emon deutsie lau dendari eta beste horrenbeste artistari.

Argazkia: Bilboko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Arteshop 2017ko sariak banatzeko galea Erriberako Merkaduan egin eben atzo eta bertan izan ziran: Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia; Nerea San Martin Bizkaiko Campusaren Unibersidade-Hedakuntzarako Zuzendaria; Aitor Elizegi Bilbao Dendak Alkarteko Presidentea; eta David Cantalero Bilbao Arte Fundazinoko artistea.

Hiru sari banatu ditue esku-hartze artistikorik onenentzat eta herritarrek Jentearen saria emon dabe.

Honeek izan dira irabazleak: Nukak Bilbao, Mar de Dios lanagaz; Decoración Julio Aristin dendea, José Manuel Loriteren lanagaz; eta Bilbotex, Irati Santos-en proposamenagaz. Jentearen Saria Moiqut saltokiarentzat izan da, Itziar Carrascoren lanari esker.

Zazpigarren edizinoko epaimahaian honeek egon dira: Arantza Lauzirika, EHUko Arte Eder Fakultadeko dekanoa; Manuel Cirauqui, Guggenheim Bilbao Museoko komisarioa; Sra. Polaroiska, kolektibo artistikoa; Roberto Atance, Espacio Marzana galeriakoa; Joserra Álvarez, Bilboko Merkataritzea Ganbarako komunikazino zuzendaria eta Aitor Elizegi, Bilbao Dendak alkarteko presidente barria.

Guztira, 75 establezimendutan egon dira artisten obrak ikusgai aste bian. Merkataritzearen jarduerea dinamizetea da Arteshopen asmoa.

Irabazleen lanak eta Arteshopeko guztiak bagilaren 18ra arte egongo dira ikusgai parte hartu daben saltegietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa