‘Hitchock suspensetik harago’ erakusketea San Telmon ikusgai

Bizkaie! 2017-06-16 09:58   Kulturea

Britainiarraren zinemagintzearen sekretuak ezagutu ahal izango doguz Donostian urriaren 1era arte.

(Argazkiak: San Telmo museoa) | Ikusi handiago | Argazki originala

Fotograma handituak, filmen sekuentziak, storyboard-ak, dekoraduen, jantzien eta ule-orrazkeren zirriborroak, kartelak, argazkiak, aldizkariak eta soinekoak egongo dira ikusgai erakusketan.

Material honeek guztiak bost ataletan banatu ditue: Sarrerea da lehenengoa eta biografiaren eta filmografiaren errepasoa egiten dau. Bere kolaboratzaileakaz egindako lana be nabarmedu nahi izan dabe antolatzaileek. Bigarrena Hitchcock ukitua da, honek zuzendariaren alderdi teknikoak aztertzen ditu, besteak beste, irudien gainjartzeak, sofistikazinorik bako hizkuntzea, sekuentzia dramatikoetako musikea...

Hirugarren atala Emakumeak eta gizonak da, sexuen arteko hartu-emonak eta desioa bere filmetako hauspoaren erakusgarri. Laugarrena, Hitchcock eta bere garaia, artea eta arkitekturak autoreak jorratu behar eban gaia, testuinguru artistiko eta kulturala ondo ezagutzen ebala erakusten dau. Azkenik, Tramaren ifrentzua: itxurak eta trikimailuak guneak agirian lagaten ditu Hitchcockek erabilten zituan trikimailu sistemak ikusleak pantailearen bidez engainetako.

Zuzendariak Donostiagaz izan eban loturea be erakutsiko da San Telmon, izan be, britainiarra urian egon zan Vertigo filma estreinau zanean, 1958an. Museoa bisitau ebaneko bost argazki egongo dira ikusgai eta urte haretako garagarrileko NoDo zati bat ikusi ahal izango da.

Erakusketeagaz batera, Hitchcocken pelikulak proiektauko diitue: Garagarrilaren 4an, Spellbound  (1954), 11n Rebeca (1940) eta 18an, barriz, Vertigo (1958).

Kontuak kontu, saio guztiak dobakoak izango dira, 22:00etan hasita.

 

Alfred Hitchcock San Telmo museoan bisitan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu