'Mendialde bertso zortea' diskoa kalean da

Bizkaie! 2017-06-15 11:06   Bertsolaritzea

Azken urteotan sortutako hamaika bertso musikatuk osotuten dabe bildumea.

Asteburuan egin eben diskoaren aurkezpena Kanpezun. Bertan zazpi kantu zuzenean entzuteko aukerea izan eben hurreratu ziran 60 lagunek. Tartean izan ziran: Mendialdeko bertso eskolakoak, Lamingorriakoak, Amezti euskera taldekoak, 17. mendea kultur alkartekoak, Korresko herritarrak-ekoak eta AEK-ko Lagran, Maeztu eta Kanpezuko ikasleak.

Arabako Mendialdea eskualdeko hainbat eragilek eta norbanakok parte hartu dabe bildumako hamaika kantuak sortzen eta grabetan.

Proiektuaren asmoa, batez be, bertso eskolako saioetan sortu diran bertsoak disko baten batzea izan da, materiala ez galtzeko eta etorkizunean jenteak erabili ahal izateko. Horrezaz gan, eskualde arabarreko eragile euskaltzaleak alkarregaz batu nahi izan ditue. Guztira 80 bat lagunek parte hartu dabe diskoan eta sorreratik amaierara euskera hutsean egin daben prozesua izan dala dinoe. Danen inplikazinoa eta eretxiak kontutan hartu ditue.

Kantei jagokenez, molde oso desbardinetakoak dira. Bertsoetako batzuk bertso eskolearenak dira, beste batzuk Maeztuko euskera taldearenak, Kanpezuko institutuko ikasleek eta Gazte Asanbladak be sortu ditue abestiak, Lamingorriak emakume taldeak...

Mendialde bertso zortea eskualdeko taberna, alkarte eta okindegietan dago salgai jada.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa