Balenciaga Museoak eta Googlek erakusketa birtuala jarri dabe martxan

Bizkaie! 2017-06-09 11:02   Kulturea

Lau istorio interaktibotan, jostunaren ibilbidea eta museoaren jarduna erakutsiko ditue.

Argazkia: Cristobal balenciaga | Ikusi handiago | Argazki originala

Munduko edozeinek ikusteko moduan jarri dau Getariako erakuslekuak bere bildumea, Google Arts & Culture ekimenaren We Wear Culture proiektuaren bidez. Asmoa modearen kulturea sortzea da, Googleren laguntzinoagaz eta munduan ospe handia daben erakunde narbarmenakaz batera, adierazi dau Miren Vivesek, museoaren zuzendariak.

Lau istorio interaktibok Cristobal Balenciaga diseinatzailearen obrea eta museoaren jarduna erakutsiko dabe, ikuspegi desbardinetatik:

Cristóbal Balenciaga Museoa. Preserving and sharing a heritage bildumearena da horreetako bat. 3.000 pieza baino gehiago batzen ditu eta kopuru horrek gora egiten jarraitzen dau, gordailu eta dohaintzei esker; horrezaz gan, formeari eta kronologiari jagokonez, hedadura handikoa da. Ondare hori sortu, jagon, gorde eta aztertu egiten da, eta, orain, audientzia globalari helarazo nahi jako.

Cristóbal Balenciaga. Ondare atenporala da sarean ikusgai egongo dan beste erakusketako bat . Honetan sakondu, eta horren ezaugarri eta berezitasunak, piezarik ikonikoenak eta antxinakoenak ezagutu ahal izango ditue internautek.

Balenciaga. Luxuaren esperientziak bere aldetik, jostunaren obrea arakatzen dau, haren bezeroen ikuspegitik: Grace Kelly, Mona Bismarck eta Bunny Mellon izan ziran horreetako batzuk; museoak aurtengo aldi baterako erakusketea eskaini deutsie aitatutako emakumeei.

 Azkenik, Cristóbal Balenciaga. Hasierako urteak erakusketa birtualak diseinatzailearen jatorriak aztertzen ditu bere prestakuntzearen lehenengo urteetan. Era berean, argitaratu bako dokumentuak aurkezten ditu, garai horri jagokozan argazki eta deskribapenakaz batera.

 We wear culture beraz, mundu guztiarentzat dago eskuragarri on-line hemen eta Google Arts& Culture aplikazinoaren bidez, iOS eta Android sistemetarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu