Bizkaidatz Txikia sariak emon deutsez Bizkaiko zortzi ikasleri

Bizkaie! 2017-06-06 08:22   Kulturea

Literatura lehiaketa honen aurtengo edizinoan 266 idazlan aurkeztu ditue, horreetatik 134 euskeraz.

Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia | Ikusi handiago | Argazki originala

Hirugarren urtez antolatu dau Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz Txikia lehiaketea. Helduentzako Bizkaidatzen kasuan legez, honetan be parte-hartzaileek istorio baten hasikerea irakurri eta amaierea idatzi behar deutsie. Aurten, Xabier Olasoren Paul eta sorginkeria-liburua testuaren amaierea asmau behar izan dabe euskerazko modalidadekoek. Erderaz, Laida Martínez Navarroren El caso de sopapos y su banda de matones izan da abiapuntuko istorioa.

Kategoria bitan banatu ditue sarituak: Umeen mailakoak Lehen Hezkuntzako ikasleak dira eta Gazteen kategoriakoak, ostera, DBHkoak. Guztira, maila biak eta hizkuntza biak kontuan hartuta, zortzi saritu egon dira: Maitane Torrado, Andere Garabieta, Enara Luis, Irantzu Gomez, Nahia Aldamizetxebarria, Aiala Garabieta, Malen Ormaetxea eta Aitor Echevarria.

Bilbon egindako ekitaldian emon deutsiez sariak irabazleei. Bertan egon da Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura arloko zuzendari nagusia, Andoni Iturbe. Parte-hartzaile guztiak zoriondu ditu eta irabazleen trebetasuna txalotu dau.

Bizkaidatz Txikia lehiaketea orain dala hiru urte sortu zan, gazteen artean idazteko eta irakurteko gogoa biztuteko. Urterik urte, hazi egin da parte-hartzaile kopurua: 2015ean, 186 kontakizun aurkeztu zituen; 2016an, 194 (90 euskaraz). Aurtengo edizinoan 266 kontakizun jaso ditue antolatzaileek eta horreetako 134, euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu