Donostia 2016ko ondarea erakunde publikoen esku geratuko da

Bizkaie! 2017-05-30 09:21   Kulturea

Uriburutzearen barruan sortutako 50 proiektu ingururi jarraipena emoteko erabagia hartu eben atzo.

Behin Donostia 2016 amaituta, kultura uriburutzeak itxitako ondarea zein dan eta etorkizunean nork eta zelan kudeatuko dauen argitzeko batu ziran atzo, uriburuko alkate Eneko Goia, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun nagusia, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburua Bingen Zupiria eta Espainiako Gobernuko Kultura MInisterioko Liburu eta Kultur Industrien zuzendari nagusia dan Oscar Saenz de Santamaria.

Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berastegik uste dauenez, kultura uriburutzeak programea diseinau ebanean, aurrerago itxiko eban ondarea gogoan hartuta sortu eban.

Donostia 2016 likidazino prozesuan dago orain, nahiz eta 2018ra arte erregistrauta jarraituko dauen, Europako Batasuneko diru-laguntzinoak jaso ahal izateko.  Atzokoa, beraz, azken agerraldi publikoa izan da, segurutik. Bertan, euskal erakunde eta kultura  sektore publikoak lagatako ondarea beregan hartzeko erabagia hartu zan.

Kultura uriburutzearen programan egozan 50 proiektu ingurugaz jarraitzea erabagi zan, beraz, atzoko agerraldian eta horretarako, finantzaketa bide bi zehaztu zituen: Alde batetik, fundazinoak berak bere funtsetik egingo dauena eta bestetik, erakundeek euren bide eta ekimenez egingo dabena.

Proiektuok Tabakalerak, Zinemaldiak eta Aieteko Giza Eskubideen Zentroak kudeatuko ditue besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu