Artez Blai Nazinoarteko Ikerketa Sarian parte hartzeko deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2017-05-29 08:55   Kulturea

Irailaren 25era arte egongo da lanak bialtzeko aukerea.

Arte eszenikoen ganeko ikerkuntzea eta ikasketea bultzatu guran, Artez Blai Kultur Alkarteak aurtengo Nazinoarteko Ikerketa Sariaren X. edizinoaren deialdia martxan jarri dau.

Bertan edozein egilek hartu leike parte eta horretarako, ikerketea, azterketea edo hausnarketa teorikoa testu edo doktoretza-tesian aurkeztu beharko dau, beti be modu kritikoa ardatz hartuta. Lanek arte eszenikoakaz loturea izan behar dabe; antzerkiagaz, jantzeagaz, magiagaz eta zirkuagaz, besteak beste. Egileak ganera, nahi beste testu bialdu leikez, banaka edo beste egile baten laguntzinoagaz.

Lanen gaia librea da eta euskeraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira edozein euskarri digitaletan, irailaren 25a baino lehen.

Lan saritua Artez Blai argitaletxearen Teoria eta praktika bilduman argitaratuko da. irabazlearen izena aurtengo neguan jakinarazoko da, sare sozialetan eta antolatzaileen webgunean.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu