Marrazioak topaketetetan parte hartzeko deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2017-05-26 11:08   Kulturea

Izena emoteko aukerea garagarrilaren 7ra arte egongo da.

Astebeteko lantegi intensiboa da Marrazioak. Bertan, umeentzako liburuak ilustratzeko teknika, genero eta estrategien ganeko formazinoa emongo da.

9. edizino honetan, Gustavo Puerta literatura adituak eta Elena Odriozola ilustratzaileak gidatuko ditue jardunaldiak eta hauxe da prestatu dabengaia:Kosk egiteko, botatzeko, lardaskatzeko eta are irakurriak izateko moduko liburuak egin. Honegaz, ume txikientzako liburuak sortzearen erronkeari heldu nahi deutsie aurtengo Marrazioak-en: bere konplexutasunagaitik, zabaltzen daben esperimentatzeko aukerakaitik eta dakarren komunikazino eskakizunakaitik.

Liburu mota honeek ordea, ez dabe liburu-albumek izaten daben ospe estetikoa. Literaturatik baino, jostailuetatik hurrago dagozan merkantziatzat hartzen dira, liburu dendetako apalategietan baino saltoki handietako erakusmahaietan ohikoagoak dirala dinoe ikastaro honetako antolatzaileek. Aurreretxi hori oso sustraitua dago, eta merkatuan nagusi dan eskaintza txarrak ez dau gehiegi laguntzen.

Tailer hau sortzeko, galdera honeetan bietan oinarritu dira antolatzaileak: posible da ume txikientzako beste era bateko liburuak sortzea? Zertarako egin liburuak oraindik irakurtzen ez dakienentzat?

Galtzagorri Alkarteak antolatzen dituan jardunaldiak irailaren 11tik 15era egingo dira Donostiako Komikigunean. Topaketetan izena emoteko epea garagilaren 7an amaituko da. Argibide gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu