Euskerearen osasuna berbagai Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2017-05-25 10:17   Euskerea berbagai

Donostiako Miramar Jauregian izango da, garagarrilaren 20an eta 21ean, Euskal Herriko Unibersidadeak (UPV/EHU) antolatutako Uda Ikastaroen barruan.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetzeari esker, Euskerearen erabilerea: egoerea, bilakaerea eta norabidea, datuen argitan ikastaroan gure hizkuntzearen osasuna aztertuko dabe uda honetan, Euskal Herriko Unibersidadeak (UPV/EHU) urtero antolatzen dituan Uda Ikastaroen barruan. Danetara, bost berbaldi eta hiru mahai-inguru izango dira.

Deskontuagaz izena emoteko epea maiatzaren 31an amaituko da (izena emoteko epea garagarrilaren 20an amaituko da). Ikastaroaren balio akademikoa 20 ordukoa izango da. Jardunaldien helburu nagusia da euskereak bere lurralde osoan momentu honetan dauen egoeraz arduratzen diran ikerketa biak (Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Erabilerearen Neurketea) oinarri hartuta, hizkuntzearen egoeraz hausnartzea.

Ikastaroaren helburuen artean honakoak be badagoz:

• Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabilerearen Neurketearen emoitza nagusiak aurkeztea.
• Euskerearen erabilerearen bilakaerea, egoerea eta norabideaz hausnartzea.
• Euskerearen erabilera sozialari egingo jakon kanpoko begiradea aurkeztea.
• Euskerearen erabilerea sustatzeko proiektuen justifikazinoan sakontzea.

Euskerearen egoerearen inguruko gogoetea egiteko arlo desbardinetako adituak izango dira eta eretxi trukaketea sustatuko da. Tartean, antolatuko dan mahai-inguruetako batean Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Mikel Arregi Euskarabidea-Euskerearen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea eta Mathieu Bergé Euskerearen Erakunde Publikoko (EEP) presidentea izango dira.


Uda Ikastaroak Fundazinoagaz batera bultzatutako alkarlanari esker izan da posible aurtengo egitaraua:

2017ko garagarrilaren 20a:

09:00 - 09:15 Dokumentazino banaketea.
09:15 - 10:30 Berbaldia: VI. Inkesta Soziolinguistikoen emoitzen haritik tiraka: euskerearen erabileran eragiten daben faktoreak. Hizlaria: Jon Aizpurua Espin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako plangintza eta azterlanetako arduraduna. Eusko Jaurlaritza- HPS (Gasteiz).
10:30 - 10:45. Geldiunea.
10:45 - 12:00 Berbaldia: Euskal Herriko hizkuntzen kale-erabilerea eta erabilerearen araberako udal-tipologiaren proposamena. Hizlaria: Olatz Altuna Zumeta, proiektu zuzendaria (Soziolinguistika Klusterra).
12:00 - 12:15 Geldiunea.
12:15 - 13:30 Berbaldia: Euskararen bizibarritzea, eleaniztasunaren garaiko erronkea. Hizlaria: Iñaki Martinez De Luna Perez de Arriba, soziolinguistea (Soziolinguistika Klusterra).
13:30 – 15:00 Geldiunea.
15:00 - 16:15 Mahai-ingurua. Zertan da euskerearen sustapena Euskal Herriko hiru eremu administratiboetan?’. Hizlariak: Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea. Eusko Jaurlaritza. Mikel Arregi Perez, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea. Nafarroako Gobernua. Mathieu Bergé, Euskerearen Erakunde Publikoko (EEP) presidentea. Moderatzailea: Nerea Azurmendi, kazetaria. El Diario Vasco.
16:15 - 18:00 Mahai-ingurua: Euskerearen erabilerearen aktibazioan, zer dago gizarte eragileen esku?. Hizlaria: Paul Bilbao, Kontseilua. Iker Martinez de Lagos, Topagunea. Mertxe Mugika, AEK. Moderatzailea: Garikoitz Goikoetxea, kazetaria. Berria


2017ko garagarrilaren 21a

09:15 - 10:30 Berbaldia: Demolingüística del euskera: similitudes y divergencias con la lengua catalana (Euskararen demolinguistika: katalanagazko antzekotasunak eta dibergentziak). Hizlaria: Natxo Sorolla, Xarxa CRUSCAT eta Universitat Rovira i Virgili (Tarragona).
10:30 - 10:45. Geldiunea.
10:45 - 12:00 Berbaldia: Vitality thresholds in the demography of minority language groups (Bizitasun-atalasea hizkuntza minorizatuetako demografian). Hizlaria: Bethan Webb. University of the Highlands and Islands. Scotland
12:00 - 12:15 Geldiunea.
12:15 - 13:30 Mahai-ingurua. Euskerearen erabilerea sustatzeko unibersidadearen begiradea. Hizlariak: Estibalitz Amorrortu Gómez. Irakaslea Deustuko Unibersidadea. Asier Irizar. Irakaslea. Mondragon Unibersidadea (HUHEZI). Jone Miren Hernandez. Irakaslea (EHU/UPV). Eta Ana Urkiza. Irakaslea Deustuko Unibersidadea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu