Komentuko gozoen azokea izango da Bilbon

Bizkaie! 2017-05-25 12:51   Kulturea

Bihar hasi eta domekara arte monjek egindako produktuak salgai egongo dira Eleiz Museoan.

Ardaoak, eztiak, gaztaiak, likoreak, pastak, xaboiak, garagardaoak…  dira urtero egiten dan merkatuan probau eta erosi ahal izango diran produktuetako batzuk. 45 komentuk parte hartuko dabe aurten.

Kontuak kontu, 14 urte dira dagoeneko azoka hau egiten hasi ziranetik eta urtero elementu barriak sartzen ahalegindu dira, aurreko urteetako eskaintzea hobetzeko asmoagaz. Edizino honetan esaterako, Andaluziako  hiru komentu barrik jarriko ditue euren produktuak salgai: gorringo-mokadutxoak, pestinoak, hostopil beteak, enpanadillak eta laranjazko ardao gozoa dira horreetako batzuk. Nafarroako La Oliva Abadiak, barriz, ardaoa aurkeztuko dau.

Horrezaz gan, 14 bizkotxo mueta eta 12 madalena desbardin probau ahal izango dira merkatuan.

Urtero legez, delicatessen produktuak be ez dira faltako: Marokoar bizkotxoak, trufa beteak, makarroiak, Constantinako gaztaina kremea… dira zerrenda luzea osotuten daben gozoetako batzuk.

Jarduera honegaz, Bilboko Eleiz Museok komentuetan egiten diran produktuak ezagutzera emon nahi ditu, izan be, monasterio horreetako asko jarduera honi esker bizi dira. Bestetik, publikoa museo honetara erakarri nahi da eta horregaitik, egun honeetan dobako bisita gidatuak atondu ditue.

Azokeak bihar, barikuan eta domekan izango ditu ateak zabalik 10:30etik 20:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu