‘No sé decir adiós’

Karolina Almagia 2017-05-24 12:29   Zinema kritikak

Argumentua minbiziak jota hilzorian dagoan gizon baten eta alaba bien ganean eregi da.

- Zuzendaria: Lino Escalera.

- Gidoia: Lino Escalera eta Pablo Remón.

- Aktoreak: Nathalie Poza, Juan Diego, Lola Dueñas, Pau Durà, Miki Esparbé eta Noa Fontanals.

- Herrialdea: Espainia.
 
- Iraupena: 96 min.

- Generoa: dramea.

- Balorazinoa: 4/5

Lino Escaleraren opera prima honek oso harrera ona izan eban Malagako Zinemaldian eta ez da harritzekoa.  Argumentua minbiziak jota hilzorian dagoan gizon baten eta alaba bien ganean eregi da.

Hur-hurrekoa dan heriotzearen aurrean, modu desbardin baten erreakzionetan dau bakotxak. Nathalia Poza, Lola Dueñas eta Juan Diego hirukote zoragarriak primeran eusten deutso istorio gordin honi.

Ez da bape erraza holako istorio xume bat kontetea, negar-eragingarriegi bihurtu barik, baina Escalerak lortu egin dau, umore txinparta batzuk tartekatuz eta sentimentalismo errazetik urrunduz.

Nathalia Pozaren personaia interesgarriena da eta ulergarria da Malagan aktore onenaren saria irabazi izana. Ertz asko ditu eta bere benetakotasun gordinak momenturik tirabiratsuenak eta dibertigarrienak sortzen ditu. Frustazinoak jota dagoan emakumeak alkohola eta kokaina erabilten ditu bizitza eroangarria izateko. Aitagaz barriro topetan danean, arima bikiak dirala konturatuko dira.

Tamalez, bigarren personaiak ez dagoz hain landuta. Pau Durak egiten dauenak, adibidez, huts egiten dau eta kalte apur bat egiten deutso istorioaren sinisgarritasunari.

Dana dala, debut bikaina da hau eta gogotsu gagoz Escaleraren hurrengo proposamena ikusteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu