Emakumeek egindako komikiak eta komiki feministak ikusgai Donostian

Bizkaie! 2017-05-23 11:39   Kulturea

Begiradak komikietan erakusketea bagilaren 16ra arte egongo da zabalik.

Egitasmoaren helburua emakume komikigileen historia eta istorioak berreskuratzea eta ezagutzera emotea da. Antolatzaileek azaldu dabenez, emakumeek sortu dituen komikiak euren konsumo propiorako izan dira askotan eta erakusketeagaz, gai honen irudi alternatiboa eskaini eta begirada anitzak azpimarratu nahi dira.

Hamabost panelek osotuten dabe erakusketea. Batzuk begiradei buruzkoak dira, beste batzuk, barriz, komiki feministearen ganekoak. Hainbat egileren lanak erakusten dituen taulak be badagoz. Erreferentetzat hartu leitekezan jatorrizko lanak enmarkauta agiri dira.

Horretaz gan, ikus-entzunezko labur bat be proiektauko da aretoan, emakumeek komikien munduan egin daben bideari buruz.

Erakusketea Donostiako Komikigunean egongo da bagilaren 16ra arte. Astelehenetik barikura zabalduko dabe, goizeko 11:30etik 13:30era eta arrastiko 17:30etik 19:30era.

Skolastika kultur zerbitzuen enpreseak antolatu dau erakusketea eta bertako kidea dan Josune Muñozek bisita gidatua eskainiko dau bihar, eguaztena, arrastiko 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu