Bizkaiko Jantzari Eguna ospatuko dabe domekan

Bizkaie! 2017-05-18 11:14   Kulturea

Herrialde osoko 78 talde alkartuko dira Trapagaranen.

Bizkaiko jantzarien urteko egun nagusi honetan euskal folklorearen balioa eta garrantzia jenteari transmitidu nahi jako. Goizeko 11:00etan, 4.000 jantzari Axular kaletik abiatuko dira kalejiran Barrondoraino, bertan jantza erakustaldi nagusia egingo dabe. Eskolapen ganera, Folklore Azokea egongo da goizean. Arratsaldeko 16:30ean, barriz, Luhartz taldearen erromeriak alaituko dau giroa.

Jantzari Eguna urtero egiten da eskualde desbardinetako herriren baten eta horrek jaia Bizkaiko bazter guztietara eroatea ahalbidetzen dau. 35 urte honeetan, lurralde osoan zehar ibili dala dinoe antolatzaileek.

Parte hartuko daben jantza taldeen artean Beti Jai Alai, Gure Herria, Itxas Argia, Zugaitza, Enarak. Goi Alde, Ibai Arte, Iratxo Gorria, Elai Alai eta Gure Ohiturak dagoz besteak beste.

Olaso jauregian bestalde, hilaren 26ra arte, barikua, artxibategietatik eta garai desbardinetako argazkietatik ateratako jantzien erakusketa bat be jarri dabe. Bertako maniki bakotxaren ondoan erropeari buruzko informazinoa emoten daben panelak dagoz eta baita jantzeagaz lotutako beste elementu batzuk be: banderak, doinuak…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu